1, 2, 3. Ja!

1, 2, 3. Ja!

Hasi da hauteskunde kanpaina. “Denak ez du balio politikan” esaldia alboratu eta “euskararen kontra denak balio du” martxan jarri dute batzuk.

1, 2, 3. Ja!1, 2, 3, Ja! Hasi da kanpaina. Alderdi Sozialista Espainolak boto gutxi biltzen ditu Hego Euskal Herrian; horregatik, Espainiatik militanteak ekarri eta Herri Administrazioan sartu nahi ditu PSE-EE/PSOEk. Hortxe, ordea, konturatu dira euskara traba dela euren asmoetarako.

Hemen, bi hizkuntzak egin behar direnaren ideia baztertu eta gaztelaniaz hitz egitearekin nahiko dela aldarrikatzen hasi da Mendia anderea. Berdintasun eta askatasunaren izenean, baina, xenofobia ukitu batez bustia. Euskal Herrian ez da inor derrigortu behar euskara jakitera, dio.

Hala ere, zenbat funtzionario dago Madrilen gaztelaniaz ez dakiena? Hor ez al da inor derrigortzen?

Euskara irakaslea

6 pentsamendu “1, 2, 3. Ja!”-ri buruz

  • Eta Lurdes Auzmendi uniformista espainiarrei babesa ematen aizu.

  • nazka ematen didala esango banu “antidemokrata” ote naiz?

  • Jadanik badakigu zein den alderdi honen jarrera beraz ez da harritzekoa. Bestalde, hainbat puntu aipatuko nituzke.

    Kontuan hartuta enplegu publiko gehienetan B1-B2 maila eskatzen dutela hezkuntzakoak kenduta(normala denez maila altuagoa eskatuz), gaur egungo hezkuntza sistemak ez al du ba bermatzen ikasleek maila hori lortzea? eta bestalde hamarka urtez euskal herrian bizitzen egon diren horiei, hainbeste kostatzen al zaie euskarazko “Pet” edo “first” maila bat lortzea?. Beste hizkuntza bat baldin bazen gustora ikasiko lukete.

    Azkenik, euskarak ezertarako balio ez duela esaten duten horiei: izorra zaitezte! enplegu publikoa lortzeko balio du eta! Eta nire ustez neurri gogorragoak hartu beharko lirateke, argi eta garbi, ez baita posible bizitza osoan hemen bizitzen egon den norbaitek hitz erdiriz ez jakitea euskaraz. Publikoan lan egin nahi badute, ikasi dezatela euskara, bestela esplika dezatela zer nolako zerbitzu publikoa eskainiko duten euskaraz jakin gabe!

  • dennys-en hipokresia amaiezina da!

  • Euskara ikastea eta jakitea derrigorrezkoa da edo jai dugu. Ez ditut gure konplexuak ulertzen. Espainian derrigorrezkoa da espainola edo Frantzian frantsesa eta abar. Guk ez gara ez gara ezberdinak. Espainolak funtzionario onenak nahi badute…azterketak ingelesez idatzi dezatela!! Baina argudio hori gezurra den lez ez dute egiten.

    Benetako egia, euskara espainolentzat estorbu bat dela da, eurentzat Espainia elebakarra behar duelako izan. Euskera folklore mailatik ez luke pasatu behar, txisteak egiteko eta ezer gutxi gehiago.

  • Beñi Agirre 2016-07-20 19:46

    Ados nago zure iritziarekin, Belabeltz.