Onkologikoa Osakidetzan erabat integratzea ezinbestekoa ikusten dugulako manifestazioa egin dugu gaur Donostian

Onkologikoa Osakidetzan erabat integratzea ezinbestekoa – 

LABk gehiengo absolutua duen enpresa batzordearen ekimenez (12 ordezkari LAB, 1 SATSE) mobilizazio eta protesta ekimen ugari egiten ari dira Onkologikoaren egoera salatzeko. Osakidetzak eta Kutxa Fundazioak Onkologikoan egin beharreko lanak eremu pribatura bideratzen ari dira, minbizi tratamenduetan urteetan lan eskerga egin duen osasun zentroa husteko asmoarekin. Bada, Minbiziaren Kontrako Erakundeak eta antzeko eragileek langileek egiten duten irakurketarekin bat datoz, eta mobilizazioetan parte hartzen ari dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzan Onkologikoaren erabateko integrazioa burutu behar du. Gaur egun langileek bizi duten egoerak ziurgabetasun osoan kokatzen ditu; erabakiak behar dira baina orain arte ez da egoera bideratzeko mugimendurik gertatu. Urteetan ezinbestekoak izan diren langileak umezurtz utzi nahi ditu enpresaren zuzendaritzak, Kutxa Fundazioaren eskuetan dagoena, hain zuzen. Integrazioarako pausoak ematen hasi zirenetik langileek anabasa besterik ez dute ikusi, beti ere beraien eskubide eta lan egoeraren kaltetan.

LAB sindikatutik manifestaziora joateko deia zabaldu nahi dugu, kalitatezko zerbitzu publikoen defentsan, Onkologikoa Osakidetzan erabat integratzea ezinbestekoa ikusten baitugu. Oinarrizko zerbitzu publikoak pribatizatu nahi dutenen aurrean tinko agertu eta zerbitzu publikoekin negozio egitea ekidin behar dela ozen aldarrikatzeko garaia da.

#PUBLIKOetaINDARTSU
#Onkologikoa

#OnkologikoaBORROKAN
#onkologikoabizirik
#onkologikoapublikoa

Onkologikoa Osakidetzan erabat integratzea ezinbestekoa ikusten dugulako manifestazioa egin dugu gaur Donostian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude