“Abertzale onak”

arzalluz1

Gauzak bere onetik ateratzen maisu bilakatzen ari dira PSEkoak. Eta atzokoan Gara egunkariak Xabier Arzalluzi eginiko elkarrizketan bildutakoak, ere berehala sortu dute iskanbila. Ezker abertzalearen aurkako azken polizi erasoaren inguruan aritu zen Arzalluz. Biolentzia gainditzeko eta politika sustatzeko Batasunak eginiko ahaleginari Rubalcabak emandako erantzuntzat hartzen ditu atxiloketak. Azken honi “ez baitzaio komeni” Batasunak pausu hori ematea. Eta PSOEren jarrera kalterako dela uste du, “elkarrizketa edo mezularia akabatzea ahulen jokabidea baita”.

Baina hori ez da PSEko kideak gehien haserrearazi dituen esana. Otegi eta gainontzeko atxilotuak abertzale onak direla esan du: “Mundu guztia kritikatu daiteke, zerbaitengatik, baina ezin zaie kritikatu euskal abertzale izateagatik, eta horrexegatik errespetua merezi dute eta askorentzat baita mirespena ere”.

Hitz horiexek dira PSEkoak jasan ezin dituztenak, “abertzale onak”, eta gainera errespetua zor zaiela esatea.

Jose Antonio Pastorrek, EAJko lehendakari ohiak esandakoak “astakeria” direla dio. Eta Ramon Rubiali eginiko omenaldi batean eginiko adierazpenetan are gehiago esan du, “gauzak esaten dituen gizon zahar baten astakeriak dira eta kitto”. Arzalluz politika egiteko zaharra dagoela bota du disimulu handirik gabe. Oraindik aitona Arzalluzen hitzak behin baino gehiagotan entzun beharko ditu Pastorrek ziurrenik.

Zer duzu buruan ““Abertzale onak””-ri buruz

  • Ramon Rubialek adierazpenak egin dituela? Hori bai izango litzatekeela notizia!! Are gehiago: notizia litzateke Ramon Rubialek Arzallusen adierazpenak “zahar baten burutapenak” direla esatea. 😛
    Ez da izango Pastorrek Ramon Rubiali egindako omenaldian egin zituela adierazpenok?

    http://eu.wikipedia.org/wiki/Ramon_Rubial