Asteburu honetan: Onddo pastela

Asteburu honetan: Onddo pastela –

Asteburu honetan: Onddo pastela

Kilo pare bat onddo jaso dugu eta zer pestatu zalantzan egon ondoren hona zuk ere gozatzeko onddo tarta edo onddo pastela RZ goxoa hemen gaur dakarkizuguna, sukaldean.eus gunetik hartua, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozeneanligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Kilo bat onddo
  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
  • 2 tipula ertain, xerratan moztuak
  • Baratxuri ale bat, txikitua
  • Perrexil xehatua
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Gatza

Asteburu honetan: Onddo pastelaAsteburu honetan: Onddo pastelaErrezeta

  1. Onddoak garbituko ditugu aurrena. Txapelak gorde eta zurtoinekin xerrak egingo ditugu. Zurtoin xerrak salteatu, kazola batean, 2 koilarakada oliotan, su bizian, pixka bat gorritzen diren arte. Gatza eman eta geroko gorde.
  2. Kazola berean gainerako oliba olioa, baratxuria eta tipula erantsi, eta su ez oso bizian jarri. Gazitu. Frijitu dadila dena poliki-poliki, barazkia ongi egina dagoen arte, hau da, aski murriztua eta belztua gelditzen zaigun arte. Belzteko, azkeneko momentuan, sua bizitu. Karamelu itxura hartuko du. Guztira ordubete behar dugu denerako. Orduan, aldez aurretik salteatu ditugun onddo zurtoinak gehitu, perrexilarekin. Ongi nahasiko dugu. Epeltzen utzi gero.
  3. Orduan, onddoak eta tipula labean berotutako moldean sartu. Sukaldeko ohol batean, labana zorrotz batekin, onddoen txapelak zentimetro bateko xerratan moztuko ditugu, ongi gazitu eta oliba olio gordin pixka batekin busti. Txapelen xerrak luze-luze paratuko ditugu tipularen gainean, sagar tartan egiten dugun bezala, onddo xerrak sagar puskak balira bezala, hau da, hutsunerik utzi gabe.
  4. Nahi baduzue, horrelaxe sartuko dugu tarta labera, edo, nahiago izanez gero, baso txiki bat esnegain likido erantsiko diogu gainetik tartari. Bakoitzak nahi duen bezala.
  5. 200 graduan eduki tarta labean, 15-20 minutuz, tarta azala pixka bat txigortzen den arte. Oliba olioaz maneatutako entsalada berdearekin eta gazta onduaren xerra fin-fin batzuekin zoragarri.
Onddo pastela

Kasu!

Errezetaren argazki batean gazta ere ageri da, azalekoan ez, gaztazaleoi gustatuko zaizue baina onddoaren zaporea asko jesten du… Zerorrek egin proba.

Akaso!

Onddo pastela

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Onddoak papillote erara

Asteburu honetan: Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua kuia kremarekin eta Paul Stamets

Asteburu honetan: Perretxiko nahaskia

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan Onddo pastela

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude