Asteburu honetan: Xerra Amerikar ogitartekoa (filet americain)

Xerra Amerikar ogitartekoa (filet americain) – 

Asteburu honetan: Asteburu honetan: Xerra Amerikar ogitartekoa (filet americain)

Gaurkoan lehengusu holandar batek amonari erakutsitako RZ eta ogitartekoan jaten genuena, belgika aldean oso ohikoa antza… “filet americain” izena du eta izena bera esatea gustatzen zitzaiolako bakarrik egiten zigula pentsa izan dut askotan … filet americain … Denak txundituta uzteko eta oso azkar egiteko errezeta aproposa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzeko ere bai… Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…  Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • kilo erdi bat haragi xehetu
  • gatza
  • baratxuria
  • perrexila
  • bi arrautza
  • tipula
  • olioa
  • ogia barran

Asteburu honetan: Xerra Amerikar ogitartekoa (filet americain)
cuisineaz.com

Errezeta

  1. Hartu kilo erdi bat haragi xehetu, eta bota gatza, baratxuria oso pikatua eta perrexil xehatua, bi arrautza gorringo, eta nahi izanez gero tipula su eztitua.
  2. Dena nahastu pasta uniforme bat lortu arte, olioa bota oso lehor gera ez dadin.
  3. Zerbitzatu ogitartekoan edo platerean.
  4. Laguntzeko erabili dezakezu: tomatea, letxuga, saltsaren bat, piperrakpatata frijituak,

Kasu! 

  • Hotzetan gorde.
  • Belgikan tomate eta letxugarekin laguntzen da.
  • Zerbitzatu ogitartekoan edo platerean.
  • Amonaren 8 saltsa

Amamaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Jamie Oliverren hamburgesarekin jateko saltsa sekretua !

Xerra Amerikar ogitartekoa (filet americain)

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa errezeta

Asteburu honetan: Amonaren xerra beteak

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Xerra Amerikar ogitartekoa (filet americain)

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!