Asteburu honetan: Untxia ehiztari erara

Untxia ehiztari erara – 

Asteburu honetan: Untxia ehiztari erara

Gaurkoan Amonaren untxia ehiztari erara RZ dakarkizugu, untxia saltsan errezetaren ostean aproposa iruditu zaiguna, festa bat zena eta oroitzapen goxo asko dakartzana. Errezeta prestatzeko erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz… Izan gozo, gozatu eta on egin! ?

Osagaiak

  • untxia
  • gatza
  • piperrautsa
  • tipula bat
  • baratxuria
  • perrexila
  • bi tomate
  • ura
  • 250 gr txanpiñoi
  • 125 gr urdaizpiko
  • jerez lehorra

Asteburu honetan: Untxia ehiztari eraraErrezeta

  1. Moztu untxia pusketan, eta jarri gatza eta piperrautsa.
  2. Frijitu eta jarri lapikoan.
  3. Gehitu xehatutako tipula bat, baratxuria, perrexila, zuritutako bi tomate eta ur pixka bat. Dena juntu egosi, eta samurra dagoenean, bota 250 gramo txanpiñoi, 125 gramo urdaizpiko laukitxoetan moztuta, eta jerez lehor kopa bat.
  4. Egosi dadila hamar minutuz.
  5. Zerbitzatu.

Kasu!

Untxiakonejua edo lapina. Etxe-untxia edo mendi-untxia (Oryctolagus cuniculus) Berez, Iberiar penintsulan du jatorria. Antzinako Grezian ezezaguna zen, eta lehenengoz Polibio historialariak (K.a. II. mendean) deskribatu zuen. Gaur egun Afrikako Iparraldetik Errusiaraino dago hedatuta, eta beste leku askotan ehizarako sartu da: besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan, Txilen, Hegoafrikan eta Australian.

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren untxia ehiztari erara RZ

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Amonaren haragi betea

Asteburu honetan: Rabu

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Untxia ehiztari erara

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude