Asteburu honetan: Txitxirioak italiar erara

Asteburu honetan: Txitxirioak italiar erara –

Asteburu honetan: Txitxirioak italiar erara

Asteburu honetan, Amonaren RZtatik atera dugun Txitxirioa italiar erara RZ honako errezeta hau dakarkizugu, aproposa hotzak konbatitzeko, denak txundituta uzteko, aproposa noiznahi jatekoama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

TXITXIRIOAK ITALIAR ERARA

Asteburu honetan: Txitxirioak italiar erara Asteburu honetan: Txitxirioak italiar eraraOsagaiak

  • txitxirioak
  • 2 tipula
  • 250gr txerri saihets
  • 2 txorizo
  • frijitutako tomatea
  • gazta edo ogi birrindua

Errezeta

  1. Jarri txitxirioak beratzen bezperan.
  2. Jarri ura irakiten (janaria estaltzeko lain, gehiago ez), bota txitxirioak, 250gr txerri saihets, bi tipula eta bi txorizo.
  3. Tartera bat atera, sakramentuak gainetik jarri, eta dena frijitutako tomatearekin estali.
  4. Nahi izanez gero gainetik gazta edo ogi birrindua jarri eta labera sartu.

 

Sa-whitegreen-chickpea.jpgKasu!

..

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Mahats pasak eta txitxirioak limoiarekin beheko geruzan, pepinoa ondoren, jogurt naturala mentarekin eta intxaurrak gainetik. Hori da Silvanak eta Zigorrek lanera eramateko TXORIENEn proposatutako entsalada, Txitxirio eta jogurt entsalada RZ.

 

Errezeta gehiago …

Txitxirioen alde

Asteburu honetan: Txibi garbantzu entsalada

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Txitxirioak italiar erara

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!