Asteburu honetan: Porru eta txitxirio zopa

Asteburu honetan: Porru eta txitxirio zopa –

Porru eta txitxirio zopa

Porru eta txitxirio zopa RZ makrobiotikoa dakarkizugu asteburu honetan, makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta hasitako makrobiotika RZ sortarekin darraigu.  Errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzekonoiznahi jateko modukoa… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • porrua
  • oloa
  • azenarioa
  • txitxirioak (botekoak edo aurretik egosiak)
  • gatza
  • ura
  • olioa

Errezeta

  1. Porrua txikitu eta bota olio berotan.
  2. 5 minutu ondoren gatza bota, azenario zatitua gehitu eta dena nahastu.
  3. Ura bota eta egosten utzi 15 minutuz.
  4. Txitxirioak eta oloa gehitu, behar izan ezkero ur apurtxo bat gehitu.
  5. Egiten utzi beste 10 minutuz.
  6. Zerbitzatu.

Kasu!

Oloa (avena) ez badugu fideo edo arroza erabili dezakegu.

Akaso!

Porru eta txitxirioak zopan

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Txitxirioak italiar erara

Txitxirioen alde

Asteburu honetan: Txibi garbantzu entsalada

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Porru eta txitxirio zopa

Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude