Asteburu honetan: Masusta edari gasduna

Asteburu honetan: Masusta edari gasduna –

Asteburu honetan: Masusta edari gasduna

Frexko gogoz bazabiltza hona beste edateko RZ azkar bat zeurekin uda honetan konpartitzeko, Masusta edari gasduna RZ hemen gaur dakarkizuguna, denak txundituta uztekoligatzekoere bai…  Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Asteburu honetan: Masusta edari gasduna

Masusta edari gasduna

 …

Osagaiak

  • Masustak, eskutada eder bat
  • Limoi erdiaren zukua
  • Gaseosa botila bat, hotz-hotza

masusta edari gasdunaErrezeta

  1. Baso-irabiagailu baten ontzian masustak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure ilun ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin.
  2. Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara.
  3. Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin.
  4. Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi badugu.
  5. Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu.

Kasu!

Masusta gorriak edo beltzak zeure gustura. Pitxerrean menta hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da.

Masusta edo martxuka basa fruitu izena da, bi genero desberdinetako landareek ematen dutena: Morus (masustondoak) eta Rubus (lahar edo sasiak). Bi generootako fruituek itxura eta zapore oso antzekoa dute.

Akaso!

Azken Pottoki Masusta

Masusta edari gas duna

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Mugurdi eta mertxika ur izoztua

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Masusta edaria

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude