Asteburu honetan: Amonaren legatza euskal erara

Asteburu honetan: Legatza euskal erara –

Asteburu honetan: Legatza euskal erara

Legatz RZ sailtxoarekin darraigu eta gaurkoan Legatza euskal erara RZ tipikoa hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Legatza
  • txirlak
  • olioa
  • 2 baratxuri hortz
  • irina
  • ardo txuria
  • zainzuriak
  • perrexila
  • arrautz egosia eta ilarrak

Legatza euskal eraraErrezeta

  1. Jarri olioa lapiko batean eta jarri bi baratxuri hortz. Atera baratxuria doratu denean.
  2. Pasa legatza irinetatik eta egin pixka bat bi aldetatik. Bota ardo txuria pixkanaka, lapikoa mugitzen den bitartean, olioa oso beroa ez dagoela (saltsa loditu dadin). 15-20 minutu.
  3. Salteatu txirlak zartagian, ondo garbituta, eta irekitzen direnean gehitu legatzari.
  4. Jarri baita ere zainzuri batzuk, bere ur eta guzti.
  5. Amaieran jarri perrexila ondo xehatuta, eta nahi izanez gero, arrautz egosia eta ilarrak ere.

Kasu!

Legatz – Merluccius bilinearis – Sailkapen zientifikoa, Filuma Chordata, Ordena Gadiformes, Familia Merlucciidae

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Legatza euskal erara

Errezeta gehiago … eta festa!!

Asteburu honetan: Ostrak nola jan

Asteburu honetan: Legatz kokotxak pil-pil erara

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Legatza euskal erara

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude