Aste honetan: Kalabazin tortilla beganoa

Asteburu honetan: Kalabazin tortilla beganoa –

Kalabazin tortilla beganoa

Kuiatxo edo kalabazin tortillaren bertsio beganoaren RZ dakarkizugu gaurkoan, garbantzu irina erabiliz egingo duguna. Barrutik eztia eta mamitsua, goxoa, nutritiboa, arina, elaborazioan zailtasun apurtxo bat baduena, baina denak txundituta uzteko primerakoa, eta primerako errezeta edozein mokadutxo momentutarako gomendagarria, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian…  Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • garbantzu irina 60 g
  • kuiatxo edo kalabazin handi bat
  • gatza
  • baratxuria
  • koilaratxo bat turmeric edo kurkuma
  • koilaratxo erdi kumino
  • koilarakada bat legamia maluta
  • limoi zuku koilarakada erdia
  • dasta-belarrak (oreganoa, albahaka, perrexila, ezkaia, erromeroa…)
  • piper beltza
  • 100 ml ur
  • oliba olioa

tortilla beganoa

Kalabazin tortilla beganoaErrezeta

  1. Jarri txitxirio-irina, gatza, espezie, legamia malutak eta ehotutako piper pixka bat ontzi batean. Nahastu haga batzuekin eta gehitu ura eta limoi zukua. Ondo nahastu masa likido lodi samarra lortu arte, pikor lehorrik gabe.
  2. Garbitu eta lehortu kalabazinak. Birrindu edo txiki-txiki zatitu.
  3. Oso ondo nahastu dena ore mamitsu bat lortu arte.
  4. Aurre-berotu labea 180 ºC-tan.
  5. Zartagin baten olioa, ondoren orea bota eta ondo banatu. Egosi orea su baxu-ertainean.
  6. 10 minutu igarota, ertzak dagoeneko ondo gorrituta daudela ikusten dugunean, sartu labean, grill-arekin ahal baduzu, eta labearen goi partean. Utzi minutu batzuk labean tortilla egiten buka dadin.
  7. Plater handi batean zerbitzatu.

Kasu!

Zartaginean orea egiten dihardugula erdialdetik burbuila egiten badu, jaitsi sua pixka bat.

Akaso!

Asteburu honetan: Kalabazin tortilla beganoa

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Kalabazin tortilla beganoa

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude