Asteburu honetan: Erregetako Roskoia eta Errege Opila

Asteburu honetan: Erregetako Roskoia eta Errege Opila –

Asteburu honetan: Erregetako Roskoia eta Errege Opila

Asteburu honetarako Amonaren RZtatik atera ditugun bi errezeta apropos dakarkizugu, Erregetako Roskoia eta Errege Opila RZk, ezberdinak antza, aproposak postre zalea bazara eta etxean errege egunean jateko ohiturarik baduzue. Gure Olentzerok ere oso gustokoa omen du opila… Parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin!  🙂

ERREGETAKO ROSKOIA

Erregetako Roskoia eta Errege OpilaOsagaiak

  • 500 gr. irin
  • 100 gr. azukre
  • 100 gr. gurin
  • 2 arrautza
  • Laranja birrindura
  • 20 gr. okindegiko legamia
  • Laranja-lore ura
  • 200 esne dezilitro

Errezeta

  1. Ipini irina eta egin zulo bat erdian, eta joan zulo horretan lehengai guztiak jartzen masa bat lortu arte.
  2. Utzi ordu batzuz toki epel batean ondu dadin, bere neurria bikoiztu behar du eta.
  3. Forma eman, arrautzarrekin “pintatu” eta aurretik berotutako labera sartu, 15 minutu 170 gradutan.

ERREGE-OPILA

Asteburu honetan: Erregetako Roskoia eta Errege OpilaOsagaiak

  • Postreetarako irina 250 gr.
  • Azukrea 50 gr.
  • Arrautza bat
  • Okin legamia 25 gr.
  • Gurina 25 gr.
  • Esnea 50 ml.

Errezeta

  1. Irina bahetu eta gurina jarri (apur bat urtuta, baina ez erabat)
  2. Arrautza irabiatu eta azukrea gehitu, eta jarraian limoi eta banila esentziak. Bota irina eta legamia.
  3. Oratu, eta esnea gehitzen joan pixkanaka dena fina egon arte, bola bat egina, txikle tankera har dezala. Ohikoena esentzia edota laranja-lore ura botatzea da.
  4. Bola olioarekin igurtzi eta jalkitzen utzi ordu laurdenez…
  5. Masa tenkatu uztai bat egin behar.
  6. Labe paperaren gainean jarri eta jalkitzen utzi hazi dadin. Azukreztatutako fruituak jarri. 12 orduz utzi labe barruan, hotzean.
  7. Hurrengo goizean irabiatutako arrautzarekin igurtzi. Labea aurrez berotu, eta sartu roskoia berriro: 180 gradutara 12 minutuz.

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Maite Goñiren azalpentxoak errege opilaren inguruan. Maiteren Podcast.eus-eko 10minututan teknologia saio interesgarrira esteka ere hemen.

Erregetako Roskoia eta Errege Opila

Errezeta gehiago …

Tourte de Biscay sagar opila

Asteburu honetan: Sagar erreak errezeta

Mahalen…

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Erregetako Roskoia eta Errege Opila
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude