Asteburu honetan: Amonaren xerra beteak

Asteburu honetan: Amonaren xerra beteak –

Asteburu honetan: Amonaren xerra beteak

Amonaren xerra beteak RZ gaurkoan dakarkizuguna, haragi gosea ezin asetuz eta gero siesta goxo-goxo gogoz gabiltza, plan ona beti. Errezeta pisutxua, zeure esku duzu innobazioa osagai aukeraketan badakizu, ama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • kilo erdi bat xerra fin moztuak
  • 200 gramo txerri haragi pikatu
  • gatza
  • piperrautsa
  • baratxuria
  • perrexila
  • irina
  • arrautza bat
  • ogi arrailatua
  • olioa

Errezeta

  1. Kilo erdi bat xerra, makinak fin moztuak.
  2. Prestatu 200 gramo txerri haragi pikatu, bota gatza, piperrautsa, baratxuria eta perrexila.
  3. Bete xerrak nahasketarekin.
  4. Ondoren pasa irin, arrautza eta ogi arrailatutik.
  5. Frijitu.

Kasu!

  • Zerbitza piperrekin, entsaladarekin edo patata frijituekin.
  • Edo pasta pixka batekin plater konbinatu gisa …

Akaso!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Patatarekin agian …

Amonaren xerra beteak

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren xerra beteak

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude