Asteburu honetan: Amonaren txipiroiak bere tintan

Amonaren txipiroiak bere tintan –

Asteburu honetan: Amonaren txipiroiak bere tintan

Amonaren errezeta orrietan aurkitutako txipiroiak bere tintan RZ hemen dakarkizuguna, goxo-goxoa, erraza eta konfitamendu egoetarako aproposa … Animo, segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Txipiroiak
  • Tinta poltsak gorde
  • olioa
  • perrexila
  • tipula
  • baratxuri hortz bat
  • ogi zatiak
  • irina
  • tomate lata erdia
  • salda edo ura
Asteburu honetan: Amonaren txipiroiak bere tintan
TXIBIAK TINTATAN Joselu Blanco

Errezeta

  1. Garbitu eta buelta eman. Bete hankekin eta buruarekin. Tinta poltsak saltsa egiteko gorde.
  2. Jarri zartaginean eta frijitu, eta ondoren gisatu behar diren lapikoan  jarri.
  3. Soberan dagoen olioan bota zatikatutako perrexila, tipula dezente eta baratxuri hortz bat. Gorritutakoan, gehitu ogi zatiak eta irin koilarakada bat.
  4. Gorritu eta gero, bota tomate lata erdia, eta salda edo ura.
  5. Utzi egosten tarte batez, eta pasa puregailutik.
  6. Ondoren tintak ere pasa.
  7. Egin dadila dena su baxuan ordu erdiz.

 

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Kako jatetxeko Mamen Ollokiegi ‘Txoriene’n

 

sashimia egiteko eta nola moztu jakiteko bideoa…

 

Txipiroiak: Itsaso sakonetako deabruak – Itsaso sakonetako hiltzaileak  National Geographic

Squid: The Deep Sea Devils | Deep Sea Killers  National Geographic

Amonaren txipiroiak bere tintan

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Amonaren Txibierroak

Asteburu honetan: Begihandiak tintan errezeta (Txibiak tintan)

Asteburu honetan: Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekin errezeta

Asteburu honetan: Itsas paella

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren txipiroiak bere tintan

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!