Asteburu honetan: Amonaren Txibierroak

Amonaren TXIBIERROAK –

Asteburu honetan: Amonaren TXIBIERROAK

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz … Calamari fritti gogoa sartu zaigu eta hona platertxo goxo bat gaurkoan. Amonaren RZtatik atera dugun Txibierroak errezeta dakarzkizugu noiznahi jateko, parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

TXIBIERROAK
TXIBIERROAK-IZKIÑA-(PASAIA)

Osagaiak

  • txipiroiak
  • gatza
  • piperrauts zuria
  • arrautza
  • irina
  • ura

Txibierroak

Errezeta

  1. Garbitu eta gero, moztu txipiroiak tira luze eta finetan, edo borobiletan nahi izanez gero.
  2. Jarri gatza eta piperrauts zuria.
  3. Pasa irinetatik, irabiatutako arrautzetatik, eta frijitu 3 minutu.

Kasu!

  • Txipiroiak handiak izanez gero, lehenik egosi egin behar dira.
  • Irin, ur hotz eta royal masa batetik ere pasa daitezke, eta ondoren frijitu.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Crispy calamari errezeta akaso …

 

Sashimi RZ egin eta batez ere mozketa nola egin ikasteko bideoa…

 

Begihandia garbitzeko lehiaketa ETBn duela urte batzuk…

 

Toyama Bay, central Japan …

 

Squid: The Deep Sea Devils | Deep Sea Killers

Amonaren Txibierroak

 Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Etxeko ganba gabardina eran eta AMA

Asteburu honetan: Patata frijituak (saltsa desberdinekin)

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren txibierroak

txibierroak

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!