Asteburu honetan: Amonaren txahalki urdaiztatua

Asteburu honetan: Amonaren txahalki urdaiztatua

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz… Gaurkoan Amonaren txahalki urdaiztatua RZ dakarkizugu. Urdaiztatu urdai xerrekin osagai bat estaltzea besterik ez da, eta errezeta egiteko pausoak “Txahalkia bere zukuan” errezetako berdinak dira. Prestatzeko pazientzia apurtxo bat gehixeago beharko duzu baina erraza, aproposa beti bezala ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! ?

Asteburu honetan: Amonaren txahalki urdaiztatuaAsteburu honetan: Amonaren txahalki urdaiztatuaOsagaiak

  • hirugiharra, urdaiazpikoa, azenarioa, arrautz egosia…
  • hegal haragia (biribilkia edo besokia)
  • tipula
  • 3 baratxuri ale
  • olioa
  • perrexila
  • pattarra edo ardo txuria

Errezeta

  1. Kasu honetan haragian zuloak egin behar dituzu, eta bertan sartu hirugiharra, azenarioa, urdaiazpikoa, arrautz egosia…
  2. Ondoren lotu eta jarraitu “txahalkia bere zukuan” errezetako argibide hauek.
  3. Jarri lapiko batean olioa, tipula dezente, hiru baratxuri aleak, txiki txiki zatituta nahi baduzu, eta perrexil adartxo bat.
  4. Jarri haragia bertan, su bizitan doratu dadin (erre gabe).
  5. Saltsa lehortzen denean, bota pattarra edo ardo txuria.
  6. Tenedore batekin haragia samurra dagoela nabaritzen duzunean, pasa saltsa gainetik, eta beharrezkoa bada salda apur bat edo ura.
  7. Zerbitzatzeko xerrak egin (hotz dagoela hobe) eta zerbitzatu saltsa gainetik jarrita.

Kasu!

Osagai bat urdaiztatu edo urdaiztatzea, urdai xerrekin estaltzea besterik ez da.

Patata purearekin zerbitzatu daiteke, eta gazta apurtxo bat gainetik primeran geratzen zaio…

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren txahalki urdaiztatua

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Untxia saltsan amonaren erara

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren txahalki urdaiztatua

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude