Asteburu honetan: Amonaren piper beteak

Amonaren piper beteak –

Asteburu honetan: Amonaren piper beteak

Amonaren piper beteak errezeta gaurkoan amonaren errezeta orrietatik hemen dakarkizuguna, amonaren piper bete RZ, erraza eta konfitamendu egoetarako aproposa … Animo, segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • piper pote bat
  • haragi txikitua
  • 2 arrautza
  • ogi birrindu apur bat
  • gatz pixka bat
  • tipula
  • irina
  • Saltsa espainiarra

Errezeta

  1. Piper pote bat, pikokoak.
  2. Haragi txikitua edo salda egiteko erabili den haragia hartu, eta ondo zatitu.
  3. Arrautza bat edo bi, ogi birrindu apur bat eta gatz pixka bat. Tipula poxatua oso ondo gelditzen zaio.
  4. Nahasketa honekin joan piperrak betetzen.
  5. Ondoren irinetatik eta arrautzetatik pasa, eta frijitu.
  6. Saltsa espainiarra egin, jarri bertan piperrak eta egin suabe-suabe..

 

Kasu!

Tipula poxatua ez da beharrezkoa baina oso ondo gelditzen zaio.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

 

Aimar Irigoienek egindako errezeta Piperrak bakailaoz beteak RZ

Amonaren piper beteak

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Piperrada

Asteburu honetan: Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren piper beteak

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!