Asteburu honetan: Amonaren moka tarta

Asteburu honetan: Amonaren moka tarta –

Asteburu honetan: Amonaren moka tarta

Postre RZ gehiago eta Amonaren moka tarta RZ dakarkizugu gaur, nahiko erraza, denak txundituta uzteko  primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz. Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • almibarra egiteko, 7 koilarakada azukre eta 10 ur
  • 200 gr gurin
  • 2 arraultza
  • 2 koilarakada nescafe koilarada

Asteburu honetan: Amonaren moka tartaErrezeta

  1. Egin bizkotxoa beti bezala, 4 arrautzekin.
  2. Moka: egin almibarra, 7 koilarakada azukre eta 10 ur.
  3. Utzi hozten.
  4. Jarri 200 gr gurin entsalada-ontzi sakon batean, eta joan pixkana almibarra gehitzen irabiatzen zoazen bitartean. Gehitu 2 gorringo irabiatzen jarraitzen duzun bitartean, baita bi koilarakada nescafe koilarada ur batekin nahastuta (edota ondo kargatutako kafe pixkat).
  5. Atondu.

Kasu!

  • Txokolate xaflak edo malutak erabili tarta apaintzeko nahi baduzu.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Abaltzisketako Ostatuko Begoña Artola etxeko tarta berezia errezeta prestatzen ‘Txoriene’ saioan.

Asteburu honetan: Luisa gazta tarta

Amonaren errezetak

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Amonaren ijito besoa

Asteburu honetan: Udare tarta

Asteburu honetan: Sagar tarta

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren moka tarta

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!