Asteburu honetan: Amonaren haragi tournea

Asteburu honetan: Amonaren haragi tournea –

Asteburu honetan: Amonaren haragi tournea

Gaurkoan Amonaren haragi tournea RZ dakarkizugu, haragia gaurkoan ere, barazkiekin konpentsatuko duguna. Errezeta erraza, aproposa beti bezala ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! ?

Osagaiak

  • solomo oso bat
  • ogi opil bat
  • azenario batzuk (250 gr)
  • patata aukeran
  • txanpiñoiak
  • orburuak
  • ilarrak
  • gurina
  • gatza
  • olioa

Amonaren haragi tournea 2Errezeta

  1. Eskuratu solomo oso bat.
  2. Lotu soka fin batekin eta moztu lauzpabost zentimetrotako puskak, eta moztu sokarekin lotzen den bitartean.
  3. Bota gatza.
  4. Jarri olio dezente zartagian eta frijitu.
  5. Ondoren kendu soka.
  6. Moztu ogi opil bat xerretan eta frijitu.
  7. Jarri ogi frijitua erretilu batean, eta ogi zati bakoitzaren gainean ipini haragi zati bat.
  8. Egosi azenario batzuk (250 gr.) eta jarri erretiluan.
  9. Salteatu olio edo gurinarekin txanpiñoiak, orburuak eta ilarrak.
  10. Prestatu txingarra eta jarri haragiaren gainean.
  11. Zerbitzatzeko prest…

Kasu!

Asteburu honetan: Haragi fonduea

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren haragi tournea

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Amonaren gibel salteatua

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren haragi tournea

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude