Asteburu honetan: Amonaren Bilarroa Arrautzak

Asteburu honetan: Amonaren Bilarroa Arrautzak –

Asteburu honetan: Amonaren Bilarroa Arrautzak

Amonaren Bilarroa Arrautzak RZ gaurkoan dakarkizuguna, gomendagarria aperitibo edo janaurre une horietarako. Bilarrotu edo “Villaroy erara” edozer prestatzea, osagai bat bexamel saltsan murgiltzean datza, eta ondoren ogitan pasatzea, kanpotik prestaketa kurruskatsu eta barrutik krematsu egon dadin. Oilaskoarekin maiz egin ohi da Villeroy errezeta. Arrautza hauek ezin hobeak dira aperitibo gisa edo beste edozein plateren osagarri. Nahiko zaila bikain prestatzeko baina denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozeneanligatzeko ere bai agian… Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz. Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • bexamela (litro erdi esne, 40-50 gr edo 3 goilarakada irin eta 40 gramo gurin eta gatz apur bat)
  • arrautza
  • irina
  • beste arrautza 1
  • ogi birrindua
  • gatza
  • olioa

argazkiak: ocasdelduraton.es+LaVanguardia

Amonaren Bilarroa Arrautzak Amonaren Bilarroa ArrautzakErrezeta

  1. Egin bexamela litro erdi esne erabilita, hiru koilarakada irin eta 50 gramo gurin.
  2. Frijitu arrautzak, eta estali bexamelarekin.
  3. Utzi hozten.
  4. Banatu arrautz bakoitza, pasa irinetatik, arrautzetatik eta ogi arrailatutatik, eta frijitu kroketak bezala.
  5. Gozatzera…

Kasu!

  • Saltsa bat da berez, eta izena, villeroi, villeroy edo villaroy, François de Neufville (Duc de Villeroy) frantziar Komandante eta aristokratagatik dauka.
  • Amonak frijituta egiten zuen, baina arrautzak 5 minutuz egosita ere egin daiteke.
  • 5-8 arrautza da gomendioa, zuk nahi dituzunak … Zerbitzatzeko baliatu genitzake: piper gorriak, berdeak edo tomatea…

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Asteburu honetan: Amonaren Bilarroa Arrautzak

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren Bilarroa Arrautzak

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!