Asteburu honetan: Amonaren bexamela

Amonaren bexamela –

Asteburu honetan: Amonaren 8 saltsa

Asteburu honetan amonaren bexamelaren RZ dakarkizugu, kroketak egin eta denak txundituta uztekoligatzen laguntzeko ere bai. Bexamela (italieraz Besciamella, frantsesez Béchamelle) gurinez, irinez eta esnez egindako saltsa emultsionatua da, Italiar eta Frantziar sukaldaritzen saltsa nagusienetarikoa. Izan gozo, gozatu eta on egin!  🙂

Asteburu honetan: Amonaren bexamelaOsagaiak

  • 50 gr gurin (edo olio)
  • 3 irin koilarakada
  • litro erdi esne

Errezeta

  1. 50 gr gurin (edo olio) jarri lapiko sakon batean.
  2. 3 irin koilarakada sueztitu.
  3. Pixkana litro erdi esne gehitu irabiatzen jarraitzen den bitartean, gatz pixka bat bota.
  4. 15 minutuz egosten utzi.

Kasu!

Kroketetarako, hozten utzi, forma eman eta irinetik, arrautzetatik eta ogi arrailetatik pasa. Beste modu bat izan daiteke lehenik ogi arraildu finetik, ondoren arrautzetatik eta azkenik ogi arraildutik pasatzea.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Asteburu honetan: Amonaren bexamela

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren bexamela

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!