Asteburu honetan: Amonaren bakailao tortitak

Asteburu honetan: Amonaren bakailao tortitak –

Asteburu honetan: Amonaren bakailao tortitak -

Bakailaoari gustua hartuta eta amodioa deklaratuta darraigu eta gaurkoan amonaren bakailaoa tortitak RZ dakarkizugu. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • 300 gr bakailao
  • ur liro erdi
  • 50 gr gurin
  • gatza
  • patata pure pakete bat
  • arrautza bat
  • perrexil xehatua
  • 3 baratxuri
  • ogi arrailatua

Errezeta

  1. Jarri irakiten ur liro erdi bat, 50gr. gurinekin eta gatz apur bat botata.

  2. Bota patata pure pakete bat eta ondo oratu (ondo loditu behar da).

  3. Utzi hozten eta gehitu irabiatutako arrautza bat, perrexil xehatua, xehatutako 3 baratxuri hortz eta papurtutako 300 gramo bakailao (aurrez gezatua).

  4. Nahastu 4 goilarekada ogi arrailatu.

  5. Eman forma tortitei eta ondo frijitu.

Kasu!

Bakailaoa (Gadus morhua) Gadidae familiako ur gaziko arraina da, ozeano Atlantikoaren iparraldean bizi da. Izena nederlanderako bakeljauw hitzetik dator, kabeljauw  hitzaren aldaera. Bizkaian makallo, makallao, makallu eta makillao izenak ematen zaizkio. Gadidae familia ugariko kidea da, beste hauek bezalaxe: Groenlandiako bakailaos (Gadus ogac) eta Pazifikoko bakailaoa (Gadus macrocephalus).

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Bakailao munduko Emakume eta Gizonei Omenaldia. Euskal Itsas Museoa.

Nerua Guggenheim Bilbao

Amonaren bakailao tortitak

Errezeta gehiago …

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren bakailao tortitak

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude