Asteburu honetan: Amonaren arkume hanka betea

Asteburu honetan: Amonaren arkume hanka betea –

Amonaren arkume hanka betea

Amonaren arkume hanka betea RZ gaurkoan dakarkizugun errezeta, haragi gosez gabiltza eta gero siestan digestioa goxo goxo egiteko errezeta bikaina hauxe!. Errezeta pisutxua da, zeure esku innobazioa osagai aukeraketan beti bezala, ama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian. Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Arkume hanka bat (edo bi)
  • tipula bat
  • bi baratxuri
  • dozena bat azeituna
  • 50 gramo urdaiazpiko
  • arrautza bat
  • 2 goilarekada tomate
  • ogi arrailatua
  • ardo zuri kopa bat

Errezeta

  1. Jarri zartagian tipula bat eta bi baratxuri hortz xehatuta.
  2. Bigunak daudenean, gehitu dozena bat azeituna, 50 gramo urdaiazpiko eta arrautza gogor bat, dena ongi xehatuta. Gehitu 2 goilarekada tomate, ogi arrailatua eta ardo zuri kopa bat.
  3. Kendu hezurra arkume hankari, bete hutsunea betegarriarekin eta lotu.
  4. Jarri erretilu batean, bota gainetik olio frijitua baratxuriekin, eta sartu labean ordu térdi pasatxoz 180ºtan egin arte.

Kasu!

  • Zerbitzatu letxugarekin edo patata frijituekin.
  • Betegarrian gazta ere aukeran…
  • Bizpahiru aldiz arkumea bere zukuaz bustitzen joatea komeni da labean dela.
  • Harakinari eskatu arkume hankari hezurra kentzeko nahi izan ezkero.

Akaso!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Urruneko aitonaren erara …

Amonaren arkume hanka betea

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Asteburu honetan: Amonaren arkume hanka betea

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude