Zuloa (III)

zakarra
Zaborra.
Eta ideiak tartean,
tartean galduta.
Zabor-ideiak.
Plastikozkoak, paper
nahiz kartoizkoak.
Beirazkoak,
erraz apurtzen direnak.
Zauria.
Toxikoak,
ezin direnak
miazkatu,
pozoina.
Organikoak,
metano kiratsa dariela
ene barrenean
fermentatzen direnak.
Ene barreneko
zuloan.

Barruan Gaude elkarrizketa saioa ZuZeu Podcasten. Ispilu Beltza kultur magazina Donostia Kultura Irratian. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude