Zuloa (I)

Kafearen hatsa
platertxoan kondarrak.
Denari so
ezer ikusten
begi koldarrak.
Kezka bat fokatua
lehen planoan…
ikusezin zuretzat.
Beste kezka
amonaren ogi gainean
dantzan.
Kezka kafetegira sartzen
inoiz lehortzen ez diren
sarrerako baldosen gainetik.
Mahai horitua.
Kezkak.
Kafearen hatsa.
Platertxoan kondarrak.
Eta katiluan
zuloa.

Ekaitza bainuontzi batean