Zoroak

Gustoko dut kaletik inor ez balego bezala altuan abesten doan jendea, txistuka doazenak, barrezka doazenak, musikaren erritmoarekin bat eginez oinez doazenak, noizbehinka dantza pauso bat eskapatzen zaien bitartean..gustoko dut egunerokotasunaren atzaparretatik ihesi doan jendea.

Zoro daudela esango dute batzuek, hain zuzen, zombiak balira bezala logura eta errutinaren artean bizi direnak, beraien aurpegi triste, nekatu eta aspertuekin; erlojuaren, zereginen, presaren, prezioen, ticket-en, garantien, lau pareten…esklabu diren bitartean. Baina, egia esan, “zoro” horiek osasuntsuenak dira, egunero saiatzen baitira zoriontsu izaten, bizitzeko gogoa topera mantentzen, mundu zoro honek kendu ez gaitzan gu geu izatetik geratzen zaigun apurra.

Barre egitea ia keinu iraultzailea bilakatu den honetan izan gaitezen zoro!!! Kanpora lotsak, beldurrak, arauak, eta egokitasuna

 

 

 

 

Leire Regadas

Kazetaria. Mugimendu sozialak eta gatazkak.

2 pentsamendu “Zoroak”-ri buruz