Zoriontsu izateko

Hamahiru egun pasa ditut haginetako minez.

Hasieran hartutako antibiotikoak ez zidan eraginik egin. Antiinflamatorioak eta analgesikoak elkartuta lasaigarririk apenas. Dentistak aginduta, medikazio indartsuago bat hartu behar izan nuen. Berak ere ez zekien zergatik ez zen arintzen mina. Hamaikagarren egunean hasi nintzen hobera egiten. Hamalaugarrenean analgesikorik gabe pasa nuen eguna. Eta, azkenean, koska egin nezakeen berriz. Eta lo. Eta irribarrez.

Hartatik bi aste pasa direnean, goizean esnatzen naiz eta minik ez izateak pozez betetzen nau.

Zein zoragarria den haginetako minik gabe bizitzea!

Haginetako mina by John Anthony Evans

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz