Ziurtasunak

Ziurtasunak

  • ZiurtasunakPisu konpartitu batean pilatu ohi den pizza kaxa kopurua, bertako pisukideek duten ligatze kantitatearekiko proportzionala da.
  • Taberna batean eskatzen den kolakao kopurua, kanpoan dagoen tenperaturarekiko alderantzizko proportzionala da.
  • Absurdoa da burusoila denari igerilekuan sartzeko txanoa jantzi dezan eskatzea.
  • Igerilekura bizar edo kokospekoarekin joan arren, inork ez du ilea motots batean biltzeko eskatzen.
  • Jainkoa ez, heriotza da toki guztietan dagoena bakarra.
  • “Bere burua atxilotzen duen animalia bakarra gara” (Anestesia)
  • “Elikatzen gaituen janari berberak pozoitzen gaitu” (Dut)
  • Badira udaletxe, aldundia edo gobernuek baino askoz lan garrantzitsuagoa egiten duten gaztetxe, asanblada, elkarte eta mendi taldeak.
  • Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako “estatus politiko berria” bezalako kontzeptuak bolo-bolo darabiltzan abertzaleak, gorazarre gutxi egin ohi dio Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan lortutako egitura berriari.
  • Beti ondoan duzun lagunari ja’ta hesteak ahotik ateratzeko moduko besarkada emango zeniokeela sentitzeak azalpen hauxe du: lagun mina duzu, harekin maiteminduta zaude.
  • Travel clubeko txartela, Eroski klubeko txartela, Superbat klubeko txartela, Elkar klubeko txartela, kiroldegiko txartela,… Bihotz bakartien kluba da bertan inskribaturik egoteko txartelik behar ez duen klub bakarra.
  • Kriptonita da Supermanen ahulezia. Lotsa, zurea. Eta zuk, Superman zarelakoan, kriptonitari egozten diozu zure gabezien errua.
  • Poesia da lotsatiak garenon mendekua (Adam Zagajewski).
Ziurtasunak
ziurtasunak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude