I. Zeruan

I. Zeruan –

Isilik gaude
Zeruaren gainetik,
Belatokian,
Gauez da,
Oso gauez,
Izarrak ikusi nahiko nituzke,
Ez omen gaude zeruan hain barrena,
Hegoaldeko herriak dakusatzat,
Argiztatuta daude,
Ñir-ñirka,
Iluntasuna da errege,
Zeruan goratzean,
Guztia ahaztean
Eta betikora itzultzean,
Leihatilatik begira,
Begirada aunitzak,
Anitzak,
Biziak,
Zerurat, ilunerat, gauerat, herrietarat…..

I. ZeruanZohardiaren azpitik arnasten ari gara,
Bizi oso bat arnasten,
Baten bat beldurrez da,
Nire aurrean 3 urteko neskatila,
Lehen aldiz, ondoan leihatila,
Atzean 70 urteko gizona,
Antiparretan islatuz argi ildoak.

Hegoaldean ondo,
Mila esker galdetzeagatik,
Safrana, jasmina, laranja-loreak,
Liliak, lilurak, ur bideak,
Herrimina,
Negu hotza,
Oso hotza,
Honetan datza,
Negua.

Hegoan hegazkinaren hegoak,
Motorraren orroak,
Argiaren hariak, bidaiariak,

Gabonak amaitzear dira,
Bere etxeetatik jendea, guri begira,
Mendi gailurrak, lur hotzak eta edurrak.

Ez dakit helduko bagaren,
Garai berriak ondo ikustera,
Gure izana bisitatzera,
Hemen nago, ez dakit zertan.