Zertzeladaz zertzelada

Lengoan Bilbon izan nintzen, autodeterminazioaren aldeko manifestazioan, giro onean eta kausa justu baten alde; beno, giro onean, Ertzainak, beraien furgoietan, manifestatzen ari ginen lekutik azaldu ziren arte, orduan tentsio guneak bizi baikenituen. Normalean unibertsitatetik itzultzen ikusten dudan autonomia kalea, autodeterminazioaren alde zeharkatu nuen. Normalean; bilbosusez, automobilez eta taxis beteta egoten den kale hori bera.

Esan beharrik ez dago, momentu historikoa bizitzen ari garela Euskal Herrian, eta soluzio bat bilatu behar zaiola urteetan izan dugun gerla konstanteari. Eta gerla diot, komunikabideen, politikeoaren, errepresioaren, bonben eta preso politikoen gerla. Honar dezagun behingoz, nazkatuta gaude eta honekin bukatu nahi dugu; baina ez dezatela pentsa berifikazio prozesu luzeeeeeearekin eta sasinegoziazio ezkutuekin amaituko dela. Ez horixe. Ez da amaituko komunikabideetan idatzitakok hiru artikuluk -bertan jartzen zuena edozer izanda ere- 12 urteko kartzela zigorra suposatzen badute, hau da, De Juana (kondena amaitua duena) kalera ateratzen ez bada. Ez da amaituko ezta ere, Ibarretxe lehendakaria edo Patxi Lopez (PSE-EEko hautagaia), batasunarekin elkartzeagatik epaituak izaten badira. Ez da amaituko, Batasuna alderdi politikoa legez kanpo dagoen bitartean, hau da, aukera politiko guztiak aukera ez daitezkeen bitartean. Ez da amaituko; Batzokiak, Herriko Etxeak etb… erretzen diren bitartean. Gerla konstanteak jarraituko du, Herriko tabernetara guardiazibilak sartzen diren bitartean, gainera beraien metrailetak gainean eramanaz. Ez da amaituko zenbait eragile politikok prozesua, enbidia hutsez eta etekin politikoa atera nahiean, boikoteatzen duten bitartean. Ez da amaituko, euskal eragile politikoak ez badute hitzegiten, ez badute komunikazioetako gudu berekoia alde batera uzten, ez badute hiztegia hartzen eta “politika” hitzaren definizioa zein den begiratzen, ez badute herria entzuten, ez badiote herriari -zer nahi duen- galdetzen. Ez badiote, hainbeste urteetan gatazka identitarioan egon den, Euskal Herriari nahi duena erabakitzen uzten.

Ez dakit herritarrok bakarrik konturatzen garen, baina hor jarri ditut egin behar ez diren zenbait gauza, noizbait bakea izan dezagun eta urteetako guda amaitu dadin. Zuek duzue azken hitza.
Oier Aranzabal

Ekaitza bainuontzi batean