Zertarako belarritakoak jaio berritik?

Zertarako belarritakoak jaio berritik? – 

Zertarako belarritakoak jaio berritik

Ez dut ulertzen Euskal Herrian ume bat jaiotzen denean, neska bat denean beti, belarritakoak jartzearen ohitura hori. Berdintasunaren garai hauetan, txikitatik umeak markatu egiten ditugu, zu neska zara belarritakoak dituzulako eta zu mutila zarelako ez dituzu belarritakoak jantzi behar.

Nik uste dut moda nahiko arkaikoa dela, desfasatu xamarra dagoela. Munduko beste edozein herrialdeetan haur txiki bati zuloak belarrietan egitea astakeritzat hartzen da, ez dute planteatzen ere. Nik dakidala gaztelera erabiltzen duten herrialdetan jartzen dira.

Gaur egun nire bi alabek zortzi urte dituztela, ez diote belarritakoa eramateari zentzua ikusten beraien burua polita ikusteko.

 

Zertarako belarritakoak jaio berritik?

14 pentsamendu “Zertarako belarritakoak jaio berritik?”-ri buruz

  • Eta larrua zulatzeari eta tintatzeari bai, nahiz 20 urte izan? Belarriak zulatzea 60ko eta 70eko hamarkadetan gaizki ikusia zegoen, batez ere ezker eta aurrerazale giroetan. Tatuatzea oraindik okerrago iruditzen zait, gorputzari errespetu handiagoa behar zaio

  • Garbi daukat, 60-70 hamarkadako gazte abertzale haiek gaur egungo gazte abertzaleak deitoratu egingo lituzketela. Haiek euskaldunak ziren, oraingoak hibridazio baten ondorengoak dira.

  • Martin Saratsua 2021-12-09 16:10

    Nire 21 urteko alabak oraindik ere zulo barik belarrietan. Zelako miraria.

  • Euskahaldun 2021-12-10 12:16

    Zorionekoa zu Moxolo, euskaldun jator, zintzo, aitoneko eta odol hutsekoa zarelako. Modak modak dira eta hamaika abizen euskaldun dituzten hainbat gazte ere, haren biktima dira mundu globalizatu hontan. Ez da zuk mespretxuz “hibrido” deitzen dituzun hoien kontua soilik. 60-70. hamarkadako gazte abertzale hoiek oraingo moda deitoratuko luketen bezala, XX. mende hasierakoek 60-70. hamarkada deitoraktuko lukete baita ere eta horrela belunaldiz belaunladi historiaurrerarte. Egungo euskal txapelak edo bonetak adibidez, ez ditu 200 urte baino gehiago. Karlistadetan hasi zen modan jartzen. Erromatarren garaian Estrabon historialari eta geografoaren arabera, gizon baskoiek ile luzea kopetan zerrenda edo kordel batekin jazota zeramaten. Erdi Aroan euskal emakumeen buruko konplexuak oso ospetsuak bihurtu ziren Europan zehar, Eleizak “probokatzailegiak” zirelakoan debekatzea agintzera heltzeraino. Ni ez naiz gorputza tatuatu eta zulatzearen aldekoa, baina tira, borondatezkoa den bitartean eta ez txikitatik erritualki egindakoa, ez naiz inor zelan jantzi edo atondu behar den epaitzeko.

  • Euskaldun bat belarritakoarekin itsusi gelditzen da, kardo bat, zikina. Ezker abertsale guztia kanpaina eginda dabil, beti moda zikin guztiei jarraitzen, nazka ematen. Nazka ematen espezialistak dira. Eta kanpaina bat hasi beharra dago belarritako eta zikinkeria guztien aurka.

  • Eutsi goiari! 2021-12-10 21:50

    Bueno Moxolo! jajjaj Eskubidea izango du norberak erabakitzeko nola apaindu bere burua ez?;)) Hala ere uste dut aurretik baditugula beste arazo batzuk konpontzeko,uskeria hauetan zentratu baino.

  • Aitorrek esan nahi zuena da jaio berriei, neskei, belarritakoak jartzen dizkiegula. Ez dut 2 urteko neskato bat belarritakoak ez dituena ezagutzen ta hori bakarrik espainako estatuan ( ta euskal herrian) ikusten da. Ez Frantzian, ez Txinan, ez estatu batuetan, ez alemanian…..espainan bakarrik. Espaiñiko ohiturak ditugu, berandu altxatzeana bezela edo arratsaldeko 3tan bazkaltzea bezela edo siesta botatzeana. Ohitura berberak ditugu. Ez gara europarrak ezertan.

  • Talde bat sortuko nuke gustura: Gazte Euskaldunak. Tenaza batzuk hartu eta belarritakodunak eutsi eta tenazarekin “kazk” aroa moztu. Eta txikordarik badu, aprobetsatu baita mozteko. Eta gizon itxura gehiagorekin bidali gizona.

  • Arrazoia hik Moxolo! Gizon karneta erdiesteko belarritakorik ez, tatuajerik ez, zerbitzu militarra derrigorrezkoa, 100kg pisu bederen, gihar edota gantz, eta bularrean ile mataza oparoa. Kontrara, emakumeak, fin-finak eta lirainak, ile luze distiratsukoak, amatasun aura eternoa daukatenak, gona koloretsu eta luzeeraz aproposa (belaunetatik beherakoa bederen) eta irribarre amultsu bat ezpainetan. Non eman ahalko nikek izena Moxolojungen horretan parte hartzeko? Mundu modernoak potrotaraino naukak eta eskapismo pixkaten beharra diat.

  • Eskema horretatik kanpo geratzen den orori baskischuntermensch karneta emango zioaguk, zer iruditzen?

  • Hik nun ikusi dek euskaldun emakumea fina-fina eta modelitoa denik. Euskal emakumea orohar zakar xamarra dek, baina fundamentu handikoa, langilea, zorrotza eta zuzena, eta behar denean zaplazteko on bat (izan gizon edo ez) emateko gai dena lerdoak jasaten ez dituelako. Instagramen al habil modelitoei begira? Belarritako, rasta, txikorda, tatuaje eta zikinkeri oroko gizonezkoak ez dituzte jasaten euskal emakumeek. Bestelako emakumeak globalizazioaren albo ondorioak besterik ez dira, suzedaneo hibridatu batzuk besterik ez. Bada garaia gauzak behar diren tokian jartzekoa, dena hankaz gora jarri duzue eta!

  • Nik, Moxolo, zintzoki animatzen haut nahi duana, elkarte, erakunde edo alderdi tradizionalista bat, eratzera. Badakik, globalismoaren aldekook aniztasuna maite diagulako eta aniztasun horren baitan zuek ere badaukazuelako lekurik, nahi izatekotan, hemen ez baita inor derrigortu nahi. Niri gehien gustatzen zaidan globalismoa bestelako bat duk ordea, badakik, Erromatar Inperioarena alegia: Regem bat beharko luke Euskal Herriak endekapen honetatik ihes egiteko, ecclesiamaren poterea spatha eta herriaren legitimitatea scutum gisara harturik. Zer diok, hartuko duk koroa gure izenean, Moxolo?
    Honaino nire troleoa, dibertigarria izan duk, ez dakiat hirea ere hemen bukatuko duan baina hartu ezak bizitza patxadaz, estresa kaltegarria baituk. Badaezpada ez begiratu jendearen belarrietara, disgustuak saihesteko.

    EUSKALDUN ZINTZOEN BALADA
    Jon Mirande , 1950

    (Aldi berean Ortzi euskal jainkoari
    zuzendu galde othoitz bat dena,
    zintzo ez den batek eginik).

    Soin zabal, zalhu, txapeldun,
    euskaldun eta fededun,
    —handi baita— sudur mintzo,
    zintzo dira, o! Hain zintzo
    eta barnez oro zaldun…
    …Nahiz arrunt den azala.
    (Izaitetik hek bezala
    Ortzi jaunak zaint’ nazala).

    Ilhunean zeuden lehen
    Bainan JEL argia goihen,
    jautsi baita Euskadira,
    argiturik bizi dira
    ahalikan bizi dira
    ahalikan eta zehen
    demokrat onen gisala.
    (Argitzetik hek bezala
    Ortzi jaunak zaint’ nazala).

    Jakintza badute anhitz
    atso, haur, eta zuhurt-hitz
    ba dakite politika,
    pilota, dantza, kantika,
    bai eta kantu ez likits.
    Leitzen dakite Misala
    (Leitzetik heiek bezala
    Ortzi jaunak zaint’ nazala).

    Trebe izaiki tekhnikan
    joritzen dira Amerikan;
    haatik, han ere zintzoki
    elkartzen dira Batzoki
    abertzaleetan; ez bakan
    joaiten, han ere, elizala.
    (Joritzetik hek bezala
    Ortzi jaunak zaint’ nazala).

    Aphezak eta auzaphezak
    benedikatu ezkontzak
    egiten dituzte bethi
    —ohetik landa hobeti
    dastatzekotan— aratzak
    diren neskekin, ontsala.
    (Ezkontzetik hek bezala
    Ortzi jaunak zaint’ nazala).

    Bainan ahanzten zitzaitan
    hospatzea neurthitzotan
    heien jaunzdura jathorra,
    ongi zuritu athorra
    dute jaunzten igandetan,
    bihotzaren zuriz ala?
    (Zuritzetik hek bezala
    Ortzi jaunak zaint’ nazala).

    IGORTE:

    Nola juduen baitzinen
    zintzo diren Euskaldunen
    Jaun zara, Jahve, gisala
    neu, zer ere zaitan jinen,
    zintzotzera hek bezala
    Ortzik utzi ez nazala.

  • Eguraldi txarra zegok eta joan hadi netflixeko serie puta bat ikustera.

  • Euskahaldun 2021-12-11 19:23

    Ederto Moxolo, zelako piurak dituzun jakin nahiko nuke, besteenak anonimotasunaren goxotasunean gupidagabeki epaitzen dituzularik. Zuk globalismoak hedatutako moda jakin batzuk herraz deitoratzen dituzun hein berean, seguru nago globalismoak hedatutako bestelako moda estandar edo konbentzionalak, arazo barik onartzen dituzula. Establishmentak inposatutakoak, baina tira, azken baten zure begien ustera euskaldun zintzo eta puruek erabiltzeko modukoak, alegia. Zaindu zaitez, herra horrek ez dizu osasunean batere onik egingo eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude