Zergatik hain ezkor?

Zergatik hain ezkor? – 

Pertsona serioak omen gara, herri grisa. Hori diote. Ez dut uste horrela denik. Inondik inora ere. Baina konturatu naiz estereotipo hori irentsi eta gugan bizi dela gaur egun. Tamalez.

“Zaila da umorea euskaraz egitea?”, “Erronka bat da?”, “Euskaldunak publiko zaila gara?” bezalako galderekin egin dut topo maiz. Galdera horien aurrean nik beste galdera bat dut: “Zergatik hain ezkor?”.

barre

Umorea euskaraz egitea beste hizkuntza batean egitea baino errazagoa da askorentzat (niretzat ere bai). Izatekotan, zaila dena, umorea bera egitea izango da, ezta? Hori da erronka, eta euskaldunak publiko zaila garela sinestea, kanpotik datorren estereotipo edo topiko bati arrazoia ematea dela iruditzen zait, ikusitako errealitatearekin bat ez datorrena. Askotan geure buruari merezi ez ditugun etiketak jartzen dizkiogu. Oso nahastuta nabil agian, errealitate lagin txiki nimiño baten esperientzietan oinarritutako lerroak izango dira hauek, errealitate oso eta orokorrarekin bat ez datozenak beharbada. Baina ez dut uste hizkuntzari ekarpen positiborik egiten dionik horrelako sinesmenetan iltzatzeak. Galdera klasiko horiek galdera interesgarriago bihur daitezke ziur. Hizkuntza ez da umorearen muga. Ez luke behar. Ai ama, zein serio jarri naizen bat batean…

Zergatik hain ezkor?

Zergatik hain ezkor?

ZUZEUko erredakzio kide

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude