zergatik?

Zergatiak bilatzeaz nazkatuta nagoela argi geratu zait. Utikan bortxak, utikan guztia, eta non geratzen da ba grazia. Unatuta dagoenak hagitz ondo daki zergatiekin jolasean denak duela balioa. “Gezurra duk!” eta zer. Egiak zenbat balio du ba zulatutako begientzat? Zergatiekin jolasean aritzean denak du balioa… horregatik nago nazkatuta. Ez dakigunean erraza da, bai, egia eta gezurra saltzea. Saltzea gu etorkizunari. Nork saltzen gaituen? Ez pentsatu, soilik jakin. Agian zergatiekin jolasteari uzten badiogu, datozenen begiak ez dira zulatuak izanen. Agian orduan egiak eta gezurrak desagertuko dira eta agian gozatuko dute…

Zergatik?
Berdin dio.

Ekaitza bainuontzi batean