Zergatik

Zergatik ikusteaz
zergatik esateaz,
abesteaz
ulertzeaz
Zergatik
galdetzen diozu zergatik
ur ertzera iristen diren
olatuei.

Erantzunik ez duzu behar, ez dago galderarik, ez gaude, ez zara, ez naiz, ez.

Absurdua zait azaltzea
ulertu ere ezin dudan
zera bat.
Absurdua naiz.

Erantzunik ez duzu behar, ez dago galderarik, ez gaude, ez zara, ez naiz, ez.

Olatuei
ur ertzera iristean
galdetzen diozu zergatik
Zergatik
ulertzeaz
abesteaz
zergatik esateaz
Zergatik ikusteaz.

ez daukat galderarik erantzun honentzat

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Zergatik”-ri buruz