zerdionk?

Segunduak kontatzen hasteak zentzurik ez duen eran ez du zentzurik ere horrelako testu bat irakurtzen jarraitzeak juxtu juxtu zati honetatik aurrera jada konturatzen zarenean alperrik ari zarela astunkeria honi begira ulertzeko saiakera egiten izan ere gaizki egoteaz gainera ez du puntuazio ikurrik jarri idatzi duen kabroiak hau da nik neuk eta oso zaila egiten da ez nazkatzea bera ere orduan pentsatu nahi dut idazten ari naizen hau jada ez duzula irakurriko bestela esan nahiko luke inozoa ere bazarela hemendik Tuteraraino edo Ebro ibaitik harago akaso aspertuta zaudela edo transtornoren bat duzula edo akaso ziria sartze hau gustatu zaizula eta amaieran zer dagoen jakin nahi duzula nahiz eta ezin den zazpi azukre koxkor botata ere honako hitz multzo hau konprenitu ba esaten nizuna jada zati hau irakurtzen jarraitzen baduzu beste fase batean zaude joan hona

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

3 pentsamendu “zerdionk?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude