Zerbaitek ihes dagit

 images.jpg

Gure heziketa musikala primerakoa izan zen: alde batetik euskal musika eta frantziar zoragarri haiek (Brassens eta), eta beste alde batetik Rock’n Rolla, John Lee Hookerrekin hasi, eta segi: Animals, The Who, Rollings, Velvet, Led Zeppelin, Frank Zappa, Jethro Tull, Bowiel, Lou Reed, Pathy Smith… Eta hainbat eta hainbat. Berez berez etorri zitzaigun bidea izan zen hura eta musika bizi zitekeela genuen ikasi. Pink Floydekin hegan egiten genuen hatxisetan mozoloturik, eta Leonard Cohenekin karramarroak egiten zigun kosk arimaren erdian. Baina heziketa hura, niri bederen, amaitu egin zitzaidan halako batean. Oharkabean. Esan dezagun Prince eta Tom Waitsekin finitu zela nire bide rokanroleroa. Eta hara non, musikararko kuriositatea eta gozamena beti present baditut ere, irudipena daukat zerbaitek egiten didala ihes. Berriktan ezaguru ditut KURAIA eta LISABO, esate baterako, eta gozatu ederrak hartu ditut haien zenbait kanturekin. Baina jada ez da iturri bereko ur. Esan nahi baitut, pena hartzen dudala “gozamen unbrala” txikitzearekin. Azken aldion esku artean ditudan bi eleberritan, (bat hauxe eta bestea, Veronesiren CAOS CALMO, oraindik bukatu gabea), egundoko lekua du Radiohead taldearen musikak. Eta hala, jartzen naiz entzuten talde honen musika, eta atsegin ditudan arren kantu gozo eta akustiko horiek guztiak, ez da lehengo gauza bera. Oraindik Ziggi Stardustekin gozatzen dut anitzez gehiago. Zahartzearen beste seinaleetako bat izango da gertatzen zaidana, guardia zibilek kontroletan ez geratzearen antzeko zerbait. Seguru asko.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Zerbaitek ihes dagit”-ri buruz

  • Hari berari tiraka, Yo La Tengo, Sonic Youth, PJ Harvey, Nick Cave, Screaming Trees, Giant Sand, Devendra Banhart, Cat Power,Kim Salmon, The Devastations, Iron & Wine etab etab probatu behar. Hauetarik batzuk, Sautrelan ere soma zitezkeen (batez ere Iker Treviño zebilenean).

  • Hasier, ez dakit Radioheaden zer entzun duzun, baina bilatu OK Computer diska… Nik maite dut, batez ere No surprises abestia. Entzun letrak, ederrak dira 🙂

  • txin-pun! edo nola huan, ba? 2008-09-28 18:47

    Eta Pixies ahaztu?