Zer egin dezakegu?

Zer egin dezakegu? –

Praktiketan nabilen eskolako emakume feminista taldeak martxoaren 8aren harira kartel batzuk ipini zituen. Egun bat beranduago, kartel horietako batzuk kiskalduta agertu ziren. Norbaitek erre zituen.

Zer egin dezakegu?

Klase batean emakumearen kontrako indarkeria zein planoetan agertzen den hausnartzeko eta lantzeko saio bat antolatu zuten. Hau martxoaren 8aren harira baita ere. Hainbat esparru landu ziren, kirola, lana, publizitatea eta musika besteak beste. Eta bertan, emakumeok jasaten genituen egoerak aztertzea izan zen ikasleen lana. Irakasleak orduan, behin eguna pasata, saioa kartelen erreketaren auzira bideratu nahi izan zuen.

Klase horretan bizitu genuena maskulinitatearen performancea izan zen. Ordu beteko saio bat emakumeari buruz hizketan, baina ikasgelako emakumeren ahotsik ez genuen entzun. Emakumeari buruz esateko zeuden guztiak mutilek esan zuten, tarteka algara batzuk eskapatu zitzaizkien ere.

Martxoaren 8 honetako diskurtso nagusietan, azken aldietan ematen ari den joerari jarraiki, borroka antiarrazista erdiratu egin da. Baina nik ere, plano horretara iristen ez den beste aldarri bat asko entzun nuen. Izan ere, emakume asko ikusi nituen mutilei behintzat, BEHINTZAT (letra larriz jarriko dut) egun batez isilik gelditzeko. Hau ez da berria inondik ere. Lehenago etorri ziren pankarta guk eutsiko genuela eta faborez, manifestazioaren atzealdean jartzeko eskatzen zirenekoak.

Zer egin dezakegu?

Ba horixe besterik ez. Egun batez bazen ere, mesedez euren elkartasuna isilik adierazteko. Berdin digula zeinen aliatuak zareten. Euren ego gizendua gure egunetik ateratzeko. Nik askotan pentsatzen dut, nork izan dezake hainbesteko estimu bere buruarekiko inolako lotsarik gabe borroka baten erantzule den egun bateko protagonismoa bereganatu nahi izateko?

Eta erantzunak batxilergoko klase horretan aurkitu nituen. Ahaztua nuen, nire garaian gertatzen zen bezala, espazio eta denbora publikoa nola bereganatzen zuten mutilek. Edozer esateko, burutik pasatzen zaien lehenengoa bada ere. Berdin duelako, guztirako iritzi bat dute iritzi sortzaile hezitu direlako.

Horregatik, nire galdera hau da: honen aurrean, zer egin dezakegu?

Zer egin dezakegu?

18 pentsamendu “Zer egin dezakegu?”-ri buruz

  • Zer egin dezakezun diozu? Ikasi. Ikusten dozun horretaz ikasi. Dogmetatik urten eta ikasi. Aztertu ze nolako jarrerak emoten diren. Hausnartu, eta etzazu pentsa egi bakarra zurea danik.
    Maskulinitate performance hori ze osti da? Nire institutuko garaian hiru emakumek zuzentzen gintuzten eta ederto egiten ebien. Ordutik denbora pasa da.
    Amorruak ez zaitzala itsutu. Lar erraz desberdintzen dozu mundua, gizonak/gaiztoak versus emakume/ zintzoak. Askoz be konplexuagoa da.

  • Zer egin dezakegu? Ba oso erraza, jendea bakean utzi.

  • Graziana Goienetxe 2021-03-12 18:04

    Zer egin dezakezuen zuk eta zure kastakoek? Bada konparaziora, jabetu zuk eta zure kastakoek besarkatu duzuen erlijio berri hau, zuena bakarrik dela eta ez euskaldun gehiengo isil batena. Horrela aipatu duzun bezalako pasadizoek ez zaituztete ezustean harrapatuko, jakin beharko baitzenukete asko obario/potroetaraino gaudela zu eta zure kastakoez.

  • Amaia, zure idazkiak beti agertzen dira zuzeuko nabarmenduetan. Hori zergatik?

  • Tximino & company

    Zuek pentsetan duzue, nonbait, ez dagoela zertan desberdintasunik egin emakumezkoen eta gizonezkoen artean. Eta gauzak bakean uzteko esaten diezue feminismo-aldekoei.

    “Baina gauzak ez dira hain xinpleak”, maskulino-kideok.
    Emakumezkoak milaka urte asko daramate menpekotasun status batean, eta beraz, orain boteretze-estatus “trantsizional” bat tokatzen zaie. Horixe eskatzen du “justizia trantsizionalak”.

    Beraz, emakumezkoek gure oraingo gizarte honetan erabateko zentraltasuna hartzearen aldekoa nauzue, Tximino jauna.

  • Josu Naberan jauna, galdera bat egin nahi dizut. Jendeak gauzak fintasunez egiten dituenean gustatzen zait, baina tokatzen delako edo moda kontuengatik egiten dituenean ez zait batere gustatzen. Egunero handik eta hemendik kriston txapa jasotzen dut feminismoa, trans eta LGTBIQ eta antzekoekin. Eta nire harriduran galdetzen diot neure buruari hau guztia hain denbora azkarrean nola indartu den. Oso oso oso zaila egiten zait pentsatzea, hau dena natural sortua denik, hemen norbaitzuren eskua egon behar du, boteretsuak eta interes jakin batekin. Hau guztia orain dela urte batzuk ez zen esistitzen. Zintzotasunez erantzutea eskatzen dizut: hau dena naturaltasunez herrian sortutakoa da?

  • Josu Naberan jaunari:

    Menpekotasuna ezin da desagerrarazi menpekotasuna erabiliz, hori erresumina baita. Mutilak mutila izateagatik isilaraztea, hau da, haien adierazpen askatasuna ukatzea edo mutilak izateagatik manifa batean atzekaldera bidali nahi izatea (bereizkeria) ez da irtenbidea.

    Emakumeak bakarrik kontuan hartzen dituen mugimendu baten apologismoa egiteko neskak eta mutilak ikasten ari diren eskola batera joateak ez du zentzurik. Batez ere, mutilek iritzia ematen dutelako edo sustatutako ekitaldi batean parte hartzen dutelako kexatzen bazara.

    Nola ez dute ba kartelak kiskalduko?

    “Maskulinitatearen performanceak” ekiditzeko, sexu bereizketa egiten duten eskolak bultzatu šŸ˜€

  • Zer egin dezakegu. Mmm….

    Ba adibidez hau: EUSKARALDIA antolatzen den bezala ALUKALDIA bezalako ekimenen eta programen bidez kaleak geureganatu. Horretarako distintibo batzuk banatu eta aukera hau eskaini:

    1. ALUGOZO (edo ALUBERO)
    2. MINGAINPREST

    Ikusiko duzu nolako dontzel andana apuntatzen den kanpaiƱara, jajaj !!!

  • Boteretze-status trantsizionala?
    Josu Naberan jaunari, adeitasunez:
    Gaur egun mugimendu feministak hartu duen deriba inposatzailea eta adoktrinatzailea ikusirik, beldurra eragiten didate zure hitzek. Emakumea menpekotasunean milaka urteetan bizi izan dela? Izan daiteke, edo da seguruenik. Baina gizakien historia aztertzeko orduan xinplegia deritzot baieztapen hori. Hori horrela izan denez (eta txarto/pekatu/sakrilegioa izan denez arren menpekotasuna emearekiko) goazen bada buelta ematera eta emakumea izan dadila gizonezkoa menpean daukana, nolabait gure milaka urteetako pekatuak zuritzeko.
    Ba ez Josu, ez. Nik ez dut menpekotasunerik gure. Nik ez dut adoktrinaziorik gure. Nik ez dut nire konportamenduak kodigo etiko-feminista batetik egunero aztertu nazaten gure.
    Nik berdintasunean, errespetuan eta elkartasunean oinarritzen den gizartea nahi dut. Inolako inposaketarik gabe.
    Ah! Eta nik ere nahiko susmagarri deritzot gaur egun mugimendu feministak hartu duen indartzea ( mundu mailan) oso boteretsua den Inoren oneritziarekin izan ez bada, jakina. Hau da, mundua dominatzen duten ezkutuko indar hoien oneritziarekin izan ez bada.

  • BeƱat Castorene 2021-03-13 08:41

    Ez da menturaz inolako misteriorik.
    Kapitalismoak, edo hobeki erran da masako edo masazko ( ezdakit nola erran) ekoizpenak dela kapitalista edo sozialistak soldatapeko lanpostuak eskaini die emakumei, eta denbora berean askatasun ekonimikoa. Horrek suntsitu du baserria edo familia bizi arazteko behar zen elkartasuna bortxatua ala ez bortxatua.
    Bestetik kapitalismoaren sortzen duen berrikuntzare, kontsumoaren, indibidulismo hedonistaren joera bat doa bikoteen egonkortasun-ezarekin.
    Kasualidadez etxebizitza baten ordez, bi eta berdin etxeko tresneriarekin eta abar. Kasualidadez ona da merkatu arlo berriak sortzeko.
    Estatuaren fenomenoak berak, frantzian behintzat, joera badu komunitate natural guziak suntsitzeko, baita familiak ere beraren kontrako babesleku edo oztopo bat izan liteelakoan.
    Baina jakin behar dugu denak, kapitalismoa, masa ekoizpena eta estatua den denak parte handi batean gizonek asmatu eta butzatuak direla.
    Bistan da ez da emakumeen injustizien kontzientzia- hartzea erabakigarria izan dela filosofia eta kristautasunaren mezu jatorrizkoaren eraginpean.
    Orai emakumeak, ezinekidinezko sukar hau pasatu eta ez badira gu baino inteligenteagoak, eraikitzaileagoak eta arretatsuagoak , gaizki gara oso gaizki. .

  • eGUNON, LAGUNAK,

    Nik ez zeukeat batere eragozpenik neure iritzia zintzoki azaltzeko.
    Lehenik, gizonezkook ez gaituk oraindik jabetu zein krudelki zanpatu dituen patriarkatuak, eta horren atzeko ideologiak (patriarkalismoak).
    Dotrina horixe da umetatik ikasi duguna, “natural-naturala” bailitzan: Biblia, Zuzentza erromar-germanikoa eta Aristotelesen filosofia. Azken honek erran zuen ezen emakumeak ez zeukala arimarik. “Materia” dute, baina “forma” ez.
    Ez digute erakutsi Zuzentza Piriniarra, euskeraren genero-ikuspegia, ez halako ezer (ala zuei bai?)
    Bada, hortxe datza, ene ustez, mugimendu feministaren atzean dagoen “esku beltza”. Hortxe: Generoari buruz denon artean eraiki dugun gaur egungo gizarte matxistan.

    Eta orain zeuoi eskatuko dizuet zintzotasuna, maskulino-kideok:
    Mugimendu feminista hasi-berria eraso arriskutsutzat jotzen dituzue, eta eskola-mutilen “espontaneotasuna” mozteko arriskua, edota emakemezkoen “autonomia ekonomikoaren” arriskua….Nahiz eta oraindik urrutixe gauden etorriko denetik, beldurtzen ari da gizarte-multzo maskulinoa. Ikusi VOXen jarrera, kasu.
    Bakoitzak azter beza bere barrena eta barrunbea, baina nire ustez patriarkalismoaren karga astuna diagu, bai gizonok nahiz emakumezkoek, ume-umetatik hasita.
    Zer besterik erakusten digute Telebistak, Interneteko pornografiak eta abar: pornografia MATXISTA. Ez da ageri pornografia sano behar bezalakorik.

    Ez da harritzekoa, beraz, gure barren-barrenean matxistak izatea. Ni matxista nauk behintzat. Emakume gazte bat ikustean, ehizaki bailitzan ikusten diat lehen begi-kolpez, nahiz eta gero arrazionalki pentsetan hasi. Baina hor zegok barne-barneko matxista-sena.
    Ez nauk ausartzen emakumezkoen sena irudikatzen, baina feminismoaren “leader” batzuei leituta zekiat oso barneratuta daukatela patriarkalismoa (Gerda Lerner…). Eta ez duk batere harritzekoa, “Orain arte, emakumea ez da izan gai bere mundu-ikuspegia irudikatzeko”, dio Gerdak.

    Orain bai, hasi berri da horretan. Eta gauza “ez da hain sinplea”, lagunok. Emakumezko, gizonezko eta “tarteko” jaiotzen gaituk naturaz. Errespeta ditzagun, jaunok, natura eta testosterona-neurri naturalak. LGTB eta beste guzti hori, hortixe hasten baita errepetua, begirunea eta beste guztia.

    Eta uste diat Amaiaren galdera nagusitik aldendu egin garela:
    ZER EGIN.
    Zer egin baino gehiago ZELAN egin. ezta?

  • Eta orduan Josu, guzti hau bolo-bolo hasi aurretik, zeure burua patriarkalismoaren biktima bat bezala ikusiko zenuen, ez? Alegia… ez dakit nola esan… konparazio bat jarriko dizut. Orain dela urte batzuk baserrian lanean ari zenaz eta astero produktuak azokara saltzera eramaten zituenaz, jendeak ia barre egiten zuen, euskaldunak beraiek egiten zuten barre, eta hor zirauten baserritar horiek euren munduan isolatuta. Urte batzuk pasa dira, eta azkenaldian, “km 0”, “autokontsumoa”, “ekologikoa”, “auzolana” eta ez dakit zenbat termino modan jarri dira eta gauetik goizera mundu guztiak erligio berri bat bailitzan jarraitzen dioela dirudi. Eta zuk gogoan duzu lehen nola barre egiten zizuten eta hasten zara pentsatzen non dauden lehen barre egiten zizutenak, eta aizu! Inor ez duzu topatzen, inork ez omen zuen barre egiten, inork ez du aitortzen, barre egiten zutenak espejismo bat ziren. Eta azokan, urte luzez hain abandonatua izan den azokan, jende berria azoka “antolatzeko” sartu dela ikusten duzu, bai, antolatzeko-gobernatzeko-agintzeko, bai. Lan egiteko, ez, baina agintzeko bai. Hasteko, lehen ez zeuden zerga berriak jartzeko. Eta jende gaztea. Eta zu, baserritarra, eboluzio guztia ikusi duzu, eta zer aurpegirekin gelditzen zara? Modan jarri aurretik, azokara erostera etortzen zitzaizun erosle finaz oroitzen zara, hark ez zuen zaratarik ateratzen, baina hura bai fina! Beste hauek… en fin, gaur hemen daude eta bihar beste leku batean. Eta gaur egungo feminismo-trans-LGTBIQXYX guzti honekin antzeko zerbait ez ote den gertatzen nago. Orain bapatean denek km0 deskubritu dute! Orain bapatean denek patriarkalismoa deskubritu dute! Bakoitza non zegoen modan jarri aurretik? Modari, korronteari jarraitzea oso erraza da, baina txaketerismotik ere asko du. Niri desertuko zeharkaldian bakarrik dabiltzanak iruditzen zaizkit errespetua merezi duten bakarrak direla. Bihar… ez dakit… oporretara inora joatea jar daiteke modan, eta sekulako erauntsia etorri gai horrekin. “Eta aurreko urteetan joan diren guztiak?” galdetzen diozu zeure buruari. Galdezka hasi, eta keba! Oporretara joan zen inor ez duzu topatzen! Eta eskolara joango dira eta sekulako erauntsia umeei oporretara ezin dela joan! Eta zu umea izanda, konturatzen zara (nik umetan hainbeste espiritu kritikoa banuen) zer ari den gertatzen, eta zeure buruari galdetzen diozu irakasleak tontotzat ote zaituen. Eta errebelatu egiten zara horren aurka, ‘niri matematikak erakutsi dizkidatela eta bere matrakak berarentzat!’ pentsatzen duzu. Inori ez zaio gustatzen gai batekin bonbardatzea. Bakoitzak badauka nahikoa informazio, bai, eta aterako ditu bere kontuak. Alde guztietatik “hau egin behar duzu” ari zaizkizunean, justu kontrakoa egiteko gogoa sartzen zaizu.

  • Peru_Gabiriko 2021-03-13 13:31

    Egun bizi dugun globalizazio teknologiko honen aroan, gauza askorekin Km 0, edo hutsetik hasi, nahi dugu, tabula rasa eginez. Den-dena berrasmatzeko aroan biziko bagina bezala.
    Gure kultur ondare guztiaren gainetik gaude, iraganari bizkar emanez, termino berriak asmatuz, kontzeptu berriekin jolastuz…

    Baina egia gordina eta verdaderoa hauxe da: ume-moko mizkin eta mimatu batzuk besterik ez gara, eta ez daukagu ideia putarik ahoan darabilgun ia ezertaz.

  • Bai, Peru Gabiriko, nik ere askotan pentsatu dut hori. Aurreko guztiarekin amaitu arteko onik ez dugu izan. Aurreko guztia txarra zen, lotsagarria; eta askatasun indibidualaren izenean denarekin amaitu dugu, jada ez dago gizarterik. Baina orain, gizartean balioak, eurenak, txertatzen hasi nahi dute. Baina ez dira ohartzen jada gizarterik ez dagoela eta orain gauzak eraikitzea ezinezkoa dela. Gauzak suntsitzea oso erraza da, eraikitzea zaila. Lehen ereon dutena jasoko dute orain eurena eraiki nahian hasten direnek, merezita bezala. Nik umeei balioak neuk erakutsiko dizkiet eta eskolako irakasle puta bakar batek ez dio esango nire umeari nolakoa izan behar duen. Irakaslearen balioak popatik hartzera! Matematika erakutsi dezala eta isil-isilik etxera gainerako langileok bezala.

  • Gizateriaren erdia egun batez behintzat isilik egoteko esan duzu. Beldurgarria, gehiago ez noa esatera.

  • Txalo bero bat Che

  • … irakasle puta bakar batek ez dio esango nire umeari nolakoa izan behar duen… isil-isilik etxera … Zeure buruari ere aplikatu beharko zenioke agian …

  • Auzo lotsa besterik ezin dut sentitu hemen irakurritako iritzi batzuetaz… gero sozialismoa goraipatu (zer den ere jakin gabe) izan eta gero…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude