Zentzugabekeriak

Zentzugabekeriak –

Zentzugabekeriak

Doraemonen atal zahar-zahar, baina ikaragarri zahar batean ikusia. Gaixo dagoen ikaskide bat bisitatzera joan da Nobita. Gaixoaren etxera joan da. Eta bere gelan sartu delarik, hara non agertu zaigun ikaskidea maskara jantzita. Gaixo baitago, noski. Katarro batekin, ez pentsa. Baina maskara darama bertze inor ez kutsatzeko. Horra maskararen zentzuzko erabilera bat, gurean errotzea mereziko lukeena.

Aurreko asteburuan gertatua. Bi seme zaharrenek futbito partida zuten, bi eskola ezberdinetan. Lehenbizikoan futbito pista aire zabalean zegoen, hagitz handia den patio batean. Bigarrenean, aldiz, kiroldegi baten barnean zegoen pista, goitik eta aldeetatik erabat estalia.

Bada, batean, talde bakoitzeko bi gurasori utzi ziguten sartzen. Eta bertzean, jokalari bakoitzeko guraso bati. Ezetz asmatu zeinetan erabili zuten zentzuzko aforo bat eta zeinetan ez hanka eta ez buru ez zuena?

Horra aforoen erabilera zentzugabea, guretik berehala deserrotzea mereziko lukeena.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko maiatzaren 26koa]

Zentzugabekeriak

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude