Zein sinpatikoak diren!

bluesbrothers1

Ez dakit zuei, baina niri askotan gertatu zait, euskara soilez erantzuten duen nire telefono erantzungailuan, irainak entzutea okerreko zenbakia markatu duen espainolen baten aldetik: Maricón!, ¿Pero qué ostias hablas?, ¿No sabes hablar en cristiano?… eta halako loreak. Irri egiten dut beti, izan ere, eurak nahasten dira zenbakia markatzerakoan eta, hala ere, niretzat gorrotoa.  Espainiak hainbeste maite eta errespetatzen duen herritar euskaldun honentzat izaten dira irainak, dakien arren, gizatasunaren arrazoia bere alde dagoela, Blues Brothers filmako protagonisten antzeratsu. Neuk nahi bezala, nahi dudan hizkuntzan, jar dezaket neure erantzungailua. Ala ez?

Interneten ere antzeko: hamaikatxo kakazahar ditut jasoak kontu berarekin. Euskararekin egiten dute topo, eta, ezin eramanik, iseka hasten dira. Ezer ulertzen ez, eta irainka, hala ere. Jatorrak dira halako espainolak (eta espainolak diot, ez frantsesekin eta ez beste inorekin, ez baitzait antzekorik gertatu, gertatzeko arriskua dagoela uste dudan arren).

Ez dakit ezagutzen duzuen, baina badut euskaraz sukaldeko errezetak eskaintzen dituen leku bat. Kontua da, gaur bertan, oraintxe bertan, horietako sinpatiko bat sartu dela bertara, guti marikon sinatzen duena,  bi iruzkin egiteko.

Iruzkinetako batean honela dio, “ssssssssssssssssssss”, eta bestean, “goxhhmcddgtxduixshfdfih”. Ezer gutxi beste batzuetakoekin alderatuta. Baina gorrotoaren soinuak dira izan niretzat bi horiek. Helbide honetatik idazten ei du: madrid@tupadre.com, eta bere urla honakoa: http://gutysoy…hijo. IPa, ostera, honakoa: IPa: 194.30.13.56.

Nik ere badakit IPak norenak/nongoak diren sarean begiratzen, baina ezin heldu Madrilgoa dela jakitetik harantzago. Haren helbide postala lortzerik baneuka —eta internetzale gazte eta trebeagoek agian lortuko duzue—, opari bat bidaliko nioke guti marikon horri, Henry Miller-ek, Estatu Batuetako telegrafo zerbitzuan zeukan nagusiari bidali zion berdina: kartoizko kaxatxo bat, begizta ederreko lokarri polit asko batekin. Eta barruan hiru klase kaka: zakurrarena, katuarena, eta neurea. Bai horixe. Zerekin identifikatua baleukake, horrela.

screen-capture1

screen-capture-1

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Zein sinpatikoak diren!”-ri buruz

  • Hasier, sorpresatxo bat nere lagun baten partez:

    % This is the RIPE Whois query server #2.
    % The objects are in RPSL format.
    %
    % Rights restricted by copyright.
    % See http://www.ripe.net/db/copyright.html

    % Note: This output has been filtered.
    % To receive output for a database update, use the “-B” flag

    % Information related to ‘194.30.0.0 – 194.30.127.255’

    inetnum: 194.30.0.0 – 194.30.127.255
    org: ORG-SS1-RIPE
    netname: ES-SARENET-960122
    descr: es.sarenet
    descr: PROVIDER
    country: ES
    admin-c: AA122
    tech-c: SM10-RIPE
    status: ALLOCATED PA “status:” definitions
    mnt-by: RIPE-NCC-HM-MNT
    mnt-lower: MAINT-AS3262
    source: RIPE # Filtered

    organisation: ORG-SS1-RIPE
    org-name: SAREnet, S.A.
    org-type: LIR
    address: Parque Tecnologico de Bizkaia, ed. 103
    address: 48170
    address: Zamudio
    address: Spain
    phone: +34944209470
    fax-no: +34944209465
    e-mail: alberto@sarenet.es
    admin-c: AA122
    admin-c: SM10-RIPE
    mnt-ref: MAINT-AS3262
    mnt-ref: RIPE-NCC-HM-MNT
    mnt-by: RIPE-NCC-HM-MNT
    source: RIPE # Filtered

    person: Alberto Alvarez
    address: SARENET
    address: Parque Tecnologico 103
    address: E-48016 Zamudio (Vizcaya)
    address: Spain
    phone: +34 944209470
    fax-no: +34 944209465
    e-mail: alberto@sarenet.es
    nic-hdl: AA122
    mnt-by: MAINT-AS3262
    source: RIPE # Filtered

    person: Santiago Mercado
    address: SAREnet
    address: Parque Tecnologico 103
    address: 48170 Zamudio
    address: Spain
    phone: +34 4 4209470
    fax-no: +34 4 4209465
    e-mail: santi@sarenet.es
    nic-hdl: SM10-RIPE
    mnt-by: MAINT-AS3262
    source: RIPE # Filtered

    % Information related to ‘194.30.0.0/17AS3262’

    route: 194.30.0.0/17
    descr: Clients of SARENET AS3262
    origin: AS3262
    mnt-by: MAINT-AS3262
    source: RIPE # Filtered

    Honen arabera (ripe.net-en ip-a sartu eta hau atera zaigu), laguntxoa ez da madrildarra, euskalduna baizik… sarenet erabiltzen duelako. Nik dakidala ez da Madrileraino iritsi…. Lagunak dio, duela urte batzuk errazagoa zela ip batekin izen batera iristea,ip-ak finkoak zirelako. Orain, ordea, ip gehienak mugikorrak dira, beraz, oso zaila izan daiteke laguntxoarekin topatzea.

    Aukera bat badago oraindik. Sarenetera deitzea eta haiei galdetzea.

  • Gu berriro. Laguntxo Bilbon bizi da. 🙂 Hasi laxanteak hartzen! kar kar

    Hostname Country Code Country Name Region Region Name City Postal Code Latitude Longitude ISP Organization Metro Code Area Code
    194.30.13.56 ES Spain 59 Pais Vasco Bilbao 43.2500 -2.9667 es.sarenet es.sarenet

  • Niri Madrid emn dit, ba, IP bilatzaileak. Ez dago asko fidatzerik. Honez gero, berdin izango da. Mertzi, Izaskun.