Zebrabideak

Edozein hiritan oinez, kalean paseatzen, semaforoaren argia gorri ikusi eta bertan geratu. Jende multzo bat dago beste aldean. Nortzuk ote dira, nondik datoz, bertakoak dira ala oporretan daude? Izango al dute lanik? Irakurtzen al dute egunkaririk? sufritu ote dute krisia? kezkatzen al ditu arrisku primaren igoerak?

Semaforoa berde jarri eta beraiekin gurutzatu, argazkia atera, beraien artean nahastu. Ikusiko ote ninduten, galdetuko ote zioten beraien buruei nor naizen, zergatik egin diedan argazkia…

Beste alderaino ailegatu eta paseoan jarraitu, zebra bide bat topatu eta bertan geratu.

Maite dut hirietan ibiltzea, zebrabideetan galtzea.

 

Ekainaren 22an Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.