Zazpi espainiar ilustre Kataluniaz

Zazpi espainiar ilustre Kataluniaz –

Zazpi espainiar ilustre Kataluniaz

Felipe V. Borboikoa

“Eskoletan ez daitezela baimendu liburuak kataluniarrez, ez hizkuntza horretaz idaztea edo hitz egitea klasean, eta doktrina kristau gaztelaniaz ikasi dezatela”.

Bere familiak gerraren bat irabazi zuen, eta horri esker, hego euskal herritarrok oraindik ere edozeini esan diezaiokegu, langabezian egonda ere, familia bat mantendu beharra daukagula.

Zazpi espainiar ilustre Kataluniaz

Severiano Martínez Anido

Katalunia Espainiak daukan okerrenaz bete behar dugu”

Galiziarra, 1862-1938. Militar espainiarra, generala izatera iritsi zen. Gizon ankerra eta bortitza, 1920ko hamarkadan zehar ekintzaile anarkisten aurka erabili zuen errepresioarengatik ezaguna bereziki. Primo de Riveraren diktaduran kabinete nagusiko kidea izan zen, baita ministroa ere Frankoren gerra gobernuan.

Zazpi espainiar ilustre Kataluniaz

Calvo Sotelo

“Gaztelaniaz mintzo den jendearen emigrazioa sustatu behar dugu Kataluniara eta Balear Uharteetara, horrek barnebiltzen duen sentimendu espainiarra bertan egonkortu dadin” (1983)

Madrildarra, 1926-2008. RENFEko presidentea izan zen, besteak beste. Franko bizirik zela Gorteetako prokuradore, eta ondoren Merkataritza ministro. UCD alderdiarekin aurkeztu zen hauteskundeetara, eta bozeramailea izan zen Kongresuan. NATOn sartu gintuenetako bat.

Zazpi espainiar ilustre KataluniazFelipe GonXaleX

“Euskal Herriko terrorismoa ordena publikoko arazo bat da, baina benetako arriskua elementu diferentzial kataluniarrarena da” (1984)

1942 – X. Politikaria, enpresaria eta mafiosoa. PreXidente eXpainiarra hamalau urteX (1982–1996); orain kolonbiar naXionalitatea ere badu. PXOEko idaXkari naguXia iXan Xen 1974tik 1997ra, eta alderdiaren aldaketa bultXatu Xuen, ikuXpegi marXista iXatetik jarrera XoXialdemokrata iXatera igaro baitXen.

Zazpi espainiar ilustre Kataluniaz

Manuel Azaña

“Nire ezagutza maila daukan norbaitek baieztatzen du Espainiaren historiari dagokion legea dela Bartzelona 50 urtez behin bonbardatzeko beharra. Felipe V. aren sistema bidegabea eta gogorra zen, baina solidoa eta erosoa. Bi mendetan zehar baliozkoa izan da”. (1931)

“Ni ez naiz inoiz izan espainolista edota patriotero deritzaien horietako bat. Baina horrelako gauzen aurrean sumindu egiten naiz. Jende horrek Espainia zatitu behar badu, nahiago dut Franco”. 

1880-1940. Politikari eta idazlea. Ministroen Kontseiluko Presidentea (1931-1933, 1936) eta Espainiako Bigarren Errepublikako Presidentea (1936-1939) izan zen. Batzuei hainbeste gustatzen zaien hiru koloreko bandera espainiarra defendatu zuen horietako bat.

Zazpi espainiar ilustre Kataluniaz

Antonio Machado

“Espainiarrak baino lehenago galiziarra, kataluniarrak, euskaldunak… direla esaten duten horiez ez fidatu. Osatu gabeko espainiarrak izan ohi dira, eskasak, ezer handirik ezin da espero haiengandik”.

Andaluziarra, 1875-1939, poeta espainiar ezaguna. Errepublikaren alde egin zuen beste bat; bere neurrira egindako errepublika baten alde, noski.

Zazpi espainiar ilustre Kataluniaz

Jose Prat

“Kataluniarrak garrantzitsuak dira gaztelaniaz mintzo direnean” (1984)

PSOEko kidea. Diktadura garaian erbestera joan zen, eta itzultzean hauteskundeetara aurkeztu zen. Masoia zen; eta pixka bat inperialista ere bai.

Jatorria hau dela jakinda, gero gutxiago harrituko zara gaur egungo astakeriak entzutean, eta testuinguruan ezarri ahalko dituzu: Espainia, bat eta bakarra.

“PPk dio Companysek bezala amai dezakeela Puigdemontek. PSOEk PP babestuko du gaur independentzia deklaratzen badute”

Zazpi espainiar ilustre Kataluniaz

Zazpi espainiar ilustre Kataluniaz
erresuma, Espainia, Inperialismoa, inperioa, Katalunia, kolonizazioa, okupazioa, Zazpi espainiar ilustre Kataluniaz

3 pentsamendu “Zazpi espainiar ilustre Kataluniaz”-ri buruz

  • Koloretsu eta dotore egiten du baina Felipe V.a, jakina denez, ez zen espainiarra.

  • Kataluniarra herritarra izan zitekeen, baina euskaraz kalalana esateko ohitura dago, aspalditik, baita frantsea, ingelesa-eta, bai pertsona bai hizkuntza aipatzeko. Zer da bada kalaluniarra? Auskalo, a buscarlo. Hoy mismo una giputza, que piensa que es gipuzcoana, ha dicho que hoy, con 40 años, se ha enterado de que fuera de Donosti, no Donostia, a las alubias verdes no les llaman lekak. Behar da gero! Eta horrela doakigu. Probintzianismoa eta analfabetismoa beren goren mailara.

  • euskaldun bat 2018-02-22 20:14

    Eta hau irakurrita, hala ere espanolez hitz egiteko gogoarekin jarraitzen dute euskaldunek beren eguneroko bizitzan! Bagoitik jaisten ez zaren bakoitza, garaipen bat da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude