Zatarra izena!

images-14.jpg
Ideia bikaina Jakiunderena. Ikusi egin behar nolakoa egiten duen bidea, baina, arraioa!, baten batek esan beharko du, ba: izena zatarra da zeharo! Jakina ohituko garela, eta etxeko bilakatuko zaigula, baina aldrebesagorik zaila zegoen aurkitzen, nola euskaldunentzat, hala erdaldunentzat. Ala ez?

(“KIUN” diptongo baldar hori ez dut oroitzen euskarazko inongo hitzetan. Gaztelerazkoetan ere ez. Eta JAKI ederra izaten daki patatak berak, asmatzen denean).

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

13 pentsamendu “Zatarra izena!”-ri buruz

  • JAKIUNDE hitza, aspaldi erabili zuen IZTUETAk Gipuzkoako Dantza Gogoangarrien lanean. Jakintza edo jakinduria, esan nahi duela uste dut. Google-an aurkitu dut.
    Hau jakinda, beste edertasun bat aitortzen diot.

  • Arrazoia duzu, Ujanko, zuk esandakoarekin karga historikoa hartzen, behintzat, kontuak. Baina ez esan niri horretarako ez zenik hobea, JAKUNDE, esaterako. “KIUN” horrek danga egiten dit belarrian, eta ia ezin oroitzeko modukoa bilakatzen du izena edo, gutxienez, beti oker aipatzeko beldurrarekin esateko modukoa. Dena den, lasai egon gaitezke GUGGENHEIM esaten ikasi duen herriak, hori ere ikasiko du eta.

  • Walter Oskoz 2007-10-26 12:38

    Ados aveckonatxerekin Izen zatarra arraso. Zatarra eta polisemikoa nonbait. Niri hitz horrek jaki, jana, mau-maua ekartzen dizkit gogora.
    Bide nabarrean, jakiz eta izendapen berritaz ari garenez, erran dezadan “Sukaltegia” izendapena ez zaidala Glotonia edota Recetania bezain borobila begitandu (web-a berriz, kolosala!).

  • neu ere ez naiz oso konorme geratu SUKALTEGIA izenarekin, baneuzkan beste pare bat ere ederragoak, baina, azkenean, EUSKALTEGIA-SUKALTEGIA binomio horrek eta existitzen ez den hitz bat asmatzeak (glotonia eta recetania bezala), irabazi dute. honez gero berandu izango da gauzak aldatzen hasteko. i’m sorry.

  • Ez naiz hasiko orain ni JAKIUNDE hitz pollita dela esaten!
    Baina, kontxo, behintzat jakin ezazue berba horretan ez dela inongo diptongorik. Non jartzen du, bada, ‘ja-kiun-de’ irakurri behar denik?¿
    Ene euskal sen apurrak diosta ‘ja-ki-un-de’ esan behar dela, ‘adiune’, ‘egiune’ edota ‘biurteko’ hitzak bezalaxe.

    Eta bai, badugu ‘jakintza’, ‘jakituria’ eta halako beste hitz arruntagorik, baina kontuan hartuta egun ‘jakiunde’ ez dela horrenbeste erabiltzen, akademia baten izeneko ez dago horren gaizki, berezia da.

    Bide batez, Iztuetak baino urte mordoxka bat lehenago ere erabilia izan zen hitz hau: 1713ko Jose Otxoa Arinen liburu batetik hasita, Manuel Larramendik, Sebastian Mendiburuk, Agustin Kardaberazek, Agustin Basterretxeak eta Juan Antonio Ubillosek, behintzat, darabilte XVIII. mendean zehar. Geroago, XX. mendera arte, Juan Bautista Agirrek, Francisco Ignacio Lardizabalek, Jose Ignazio Aranak eta Manuel Antonio Antiak ere erabili zuten. Eta gure autoritate garrantzitsuenak ere, Koldo Mitxelenak berak, erabili zuen noiz edo noiz!

    Beraz, Larramendiren hiztegiaren aurretikoa izanda (eta berak asmatu balu ere, niri bost), horrenbeste idazlek erabili eta gero, Mitxelenak berak ere nahikoa duin iritzi bazion bere idazlanetan agertzeko adina… ez dezagun besterik gabe arbuia! Hau ez da Euskaltzaindiaren arau bat, esanez gaurgero ‘jakiunde’ hitza hobesten dela, ‘jakintza’ eta ‘jakituria’ betiko zokoratu asmoz. Akademia baten izena da, inork ez gaitu behartuko hitz hori sekula erabiltzera. Baina kultismo edo arkaikotasun kutsua antzematen diot, aitortzen diot, eta nahiago dut Jakiunde, ezen ez Jakintzaren Erret Akademia. Gora errepublika!

    Bego.

  • Akademiari berari buruz ez dut ezer aipatuko, hori beste kontu bat da 😛

  • Zenbait idazlek erabili izana ez dio zatartasuna kentzen, gaur egun inork -inork gutxik, badaezpada- ez baitu erabiltzen eta antzinako presentzia ere nahikoa urria delako.

  • Berriz ere diot, ez da hitz arrunt baten erabilera araua edo halakoxerik. Ez, ez, ez. Ez eta ere ele politenaren hautatzeko norgehiagoka. Erakunde baten izena baizik ez da.
    “Emakunde” adibidez, nik dakidala, Orixek besterik ez zuen erabili eta egun ez da hiztegietan agertzen (beraz, ez dakit zehazki zer esan nahi duen ere), atzizki berdina du, eta ez dut inoiz entzun zatarra denik (baina niri ez zait oso polita iruditzen).
    Fonologikoki aztertuta ere /jakiunde/ ez da batere zakarra, ez behintzat ‘jakituria’ edo ‘jakintza’ bainoago; ezin uka daiteke hori. Bestalde, ez dut ulermen arazorik ikusten “Jakiundek beste azterlan bat argitaratu du” gisako esaldi batean, ez irakurtzeko ezta entzumeneko ere. Aldiz, “Jakituriak beste azterlan bat argitaratu du” perpausa arraro begitantzen zait, izan ere, jakituria hitz arrunta baita, nekez ohituko gintezke horrelakoak entzutera.

    Gustuak beti gustu.

  • JakiKunde jarriko bagenu, diptongoa hautsiko zen, baina emaitza are gastronomikoagoa litzateke.

    Edozelarik, hatxekunde lagun, Jakiunde garaian baino, wikikunde garaian bizi gaituk: http://www.goiena.net/blogak/faroa/wikikunde

  • Diptongoak gora behera izen horietan sortzen den KIKU hori ere zatar samarra da, nire belarrietara behintzat. Eta WIKIDETZA? WIKITEGIA?

  • Esan ditudanetatik, zer ez da ulertu? “JakiKunde”-ko ‘K’ horrek ez luke inongo diptongorik hautsiko, ez baita inon diptongorik! Akaso erdal senak eraginda irakurtzen du nork edo nork, baina ‘iu’ euskaraz ez da inoiz diptongo izan…

  • Ez dago diptongorik, baina berdin berdin zatarra izaten jarraitzen du. Emakunde, niri behintzat, ez zait zatarra iruditzen. Noski, gustu kontuak dira.

    Jakiunde, zatarra izateaz gain, niri guztiz antinaturala iruditzen zait…

  • Jakiunde sukaldaritzarekin zerikusia izateko eta zeuk osatzeko aproposagoa dakusat, baina jakitun eta inteligenteen beste akademia bat XXI. mendean? Ez ote da Eusko Ikaskuntza bera Jakiunderekin egin nahi zuten hori? En fin, neuk solemneki iragartzen dut jabitzain bakar batek osatutako Jabikunde erakundearen sorrera. Vale.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude