Zaila da ausarta izatea

Zaila da ausarta izatea

Zaila da ausarta izateaBatzuk ondokoarekin hitz egiten ari dira. Beste batzuk mugikorrean jolasten. Batzuk liburu bat atera dute. Beste batzuk eserita daude, besterik gabe, lasai egonean. Gehienak ohikotasun baten jabe dira.

Datozen ordu hauek, beste edozein ordu balira bezala jokatzen dute. Lasai daude. Tramite hutsa baita datorrena. Enbidiarekin begiratzen ditugu ezohiko egoera batean sentitzen garenok. Egoera ezohiko guk egiten dugu, baina ez guk nahi dugulako. Kontrola gure esku bagenu… Beldurra deitzen den lagunak eragozten du hori guztia. Beldurrak egiten du ohikoa izan zitekeen egoera bat  ezohiko. Beldurra atzean utzita zegoenaren usteak okerrak ziren. Turbulentziak, aireratzeko arazoak eta  lurra hartzerako “klonk” horiek izan dira horren lekuko. Horrelakoetan ere ikasi egiten da. Horrelakoak ere behar dira esnatzeko. Ezohikoak behar dira ohikoa baloratzeko. 

Zaila da ausarta izatea. Zaila da hegan egitea. Trena galtzearen beldur gara baina ez gara hegazkinak hartzeko gai. Eta ez, ez naiz garraioez ari.

Zaila da ausarta izatea

ZUZEUko erredakzio kide

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude