Wachumera

Wachumera –

XXI. mendeko talka nagusia: Aurpégi Zúrbilen eta Indioen buruz burukoa.

Herri indigenen ahotsa vs. Agenda-2030

Wachumera

Wachumera leinuak dauka hitza:

“Aitonamonek esan zuten: Izpiritu Gorena etortzear dago, eta zera galdetuko du: zer da Itsasoaz? Bizirik al da ala zelula hilez beteta, garbitu beharreko zelula hilez?“

“Erabaki dezagun erabakitzekoa, Izpiritua heldu baino lehen: Bizitzaren parteeekoak izaitea ala Loraunea irentsiko duten paraaasitoak izatea. Egin deeezagun galdera hori, Izpiritua heldu baino lehen: zer izan nahi dugu? Zer jarreeeratan izan gura dugu? Posible al da gizakiok izatea Loraune Handi honen Zaintzaileak?“

“Duela hamarkada batzuk, 1975ean edo, herri guzti-guztiak bildu ziren, eta elkarri harrituta galdetu: itzartu al da Munstro Handia? Jaiki da, jaiki, beraz, Kontsumoaren eta Banakoen arteko Leeehiaren Munstro Handia.  Soil-soilik Jatooorrizko Herrien Aliantza batek gaindi dezake halako Izakia… halako Munstroa eta pentsaera ahularaaaztea.“

“Biltzarre Handi horren ostean, herri guzti-guztiak etorri ziren bat: EZINEZKOA zen!“

Soil-soilik zatekeen ahal, baldin eta Hango herriek, beren Memoria galdu zuten herriek, beren Historiaren Umezurtz ziren herri haiek itzaaartuko balira; Hango herri haiei beren Memoria berreskuratzen laguuunduko bagenie; beraien Lurraldearen memoria, beraien Odolaren, Uren eta Oihanen eta Landareen memoria. Gu geu Haien Tenpluetara hurbiiiduko bagina, eta Beraien memoria berreskuratu ondoren, Herrien Aliantza handira lerraaatzea erabakiko balute…

“Aiene! Amak negar dagi. Baina ez dagi negar bere buruarengatik, zuengatik baino! Zueon oihanak suntsitzen ikusteagatik meategiak, petrolioa… direla eta. Gure garunaren barreeenean itsasten den Har txiki horrek, Iduri boteretsu horrek daragienagatik: irensteko geratzen den guzti irensten duelako: lurrak, urak… baita bakoitzak bere bikotea ere!“

“Eta ez pentsa: Ama Handiak den-dena suntsi dezake hamar minuuututan!“

“Erantzukizun handi-handi bat daukagu, garen ahulak garen arren. Nahiz eta hego pisutsuak herrestan eraman… Hego Haizeak bakarrik bultza gaitzakeelarik aurrerantz!“

“Ikas dezagun, lehenik, gure Aitonamonek ziotena gogoratzen: beldurrik ez izatea, alegia, Askatasunaren belduuurrik ez izatea inoiz! Fida gaitezen Iragarkizunaz. Iragarkizuna, izan ere, ez baita esan-ametsa, baizik eta etorkizunean gerauek gauzatuko dugun Gauza“

“Egon badautza Ordena eta Harmonia. Baina gutiziak eta diru goseak hondaaatu ohi du gure bihotza. Gogora dezagun, azkenez, Jatorrizko Legearen Zaintza dagokigula, eta horrelaxe iritsiko gara Harmoniaz erantzule izatera, laguntza emango digun Konfidantza Espirituari esker”

“Haiek, Arraio Semeak, gu azpiratzera etorri ziren Ezpata eta Gurutzearekin. Balia dezagun onerako hainbat odol isuritako! Erabil dezagun Gutizia oro garbitzeko, begia ortzemugara luzaaatuz. Iraul dezagun Iragana, irauli, oraingoa eralda dezagun. Beldurrik barik egin dezakegu hori, egin, Izpiritu Sortzaileak bere hazia, elea eta boterea utzi zigulako, bere Berbaren boteeerea“

“Goazen, bada, Bertara, Izpirituaren muina gogo-barrenean dugula. Goazen Bertaaara,eta ager gaitezen haien Erdigunean, aske direla aldarrikatzera; beraien askatasunaren kudeatzaile direla esatera. Askatasuna, Sorkuntza Izpirituak ispilatzen duen kristal garden hori.Bil ditzatela, biiildu! Izpiritu bilatzaile daitézela“

 “Bila ditzagun gure Aitonamonak, gure Zaharrak. Entzun gure Aitonamonen BERBAK, eta goooazen Bertara”

 

Iberdrolako Dorreko Bilkura Nagusia, Bilbo hirian

Hantxe datoz Goi Exekutiboak Agenda-2030eko Mundu mailako Goi Bilkurara. Hortxe dira auto beltz blindatuetan, beren shoofér eta bizkar zainekin, aurretiaz ertzainez eta polizia nazionalez gotorturiko Dorregune zabalean. Bentana handi eta argitsuko Areto handian, zeinetatik begi-eremuan hiri osoa begizta daitekeen, badoaz bakoitza bere aulkian kokatzera Mahai Biribilkaran, bakoitza bere konputagailu, tekniko, idazkari eta managerrekin inguratuta. Zabaldu dituzte jada beren karpeta merkantil potoloak, eta hastera doa Agenda-2030ko Mundu-mailako Lehen Bilkura Nagusia.

  • Gai Ordenaren lehen puntua baino lehen, Emergentziak atalean ageri den gauza bati buruzkoa aztertzen hasi dira: “Pandora Kutxaren afera”, oraintxe bertan zabaldu den berria, kazetari konspiratzaile batzuen eskutik. Zera erabakitzen da aho batez: gai horri buruz erabateko, ahal izanik, zentsura agindua transmititzea Desinformazio Agentzia Nagusiei.

(Irakurleentzako oharra: Bilkura honetako partaideen beraien Paradisu Fiskalen afera dago tartean, Fiskal-Gate dei dezakeguna. Hots, gaur egun legezkoak diren paradisuak, baina berez ilegitimoak, eta nekez etikoak, begien bistan dagoenez. Izan ere, Bilkura honetako partaideentzat lukuru badira ere, ez baitira inondik inora ere onuragarri, baizik eta suntsigarriak naziorako eta oinezkoon bizimodurako)

  • Gai Ordenaren lehen puntua Osasunaren managemanari buruzkoa da (konkretuki Plandemia delakoari buruzko managementa). OMS, Munduko Osasun Erakundeko eta Mundu Bankako Exekutiboek, biek ala biek, Farmazeutika Konpainia (Pribatuen) Exekutiboei damaiete hitza zuzenki eta zuzenean. Hauek, bere aldetik, beren karpeta superpotoloak irekiz, Plandemia delakoaren balantze txit positiboa egiten dute: Izan ere, beren txertoen txertaketa aski masiboa izan delako. Eta horretan adibide eredugarri izan da, bistan dago, orain gauden lurralde hau berau, bertoko TBren kanpainari eta Osasun Aholkularien kudeaketa emankorrari esker, hemen derrigorrez Sagardui eta Tapia andereen lana aipatu behar, gehi Jaurlatxitak berak Txertodromo delakoak antolatu dituelako zuzen-zuzenean, alarma egoera dela-eta salbuespen egoera Pentsa zein ideia ona izan zen bere sasoian Alarma Egoera asmatzearena! (Hemen bibotepeko barretxoa dagite Bilkura Goreneko exekutibo guztiek)

Gaur egunera arteko datuen arabera, ia nerabe guztiak eta legezko adin barruko ume guztiak txertatzen ari dira gure produktuekin. Gainera, espero dugu ume jaioberriak ere txertatzea gure produktuekin, eta etorkizunean hiru-lau txerto ezartzea urtero; geure patenteen markakoak, noski.

Aurreikuspen hauekin, espero dugu ezen, 2019-2021 Ekitaldia txit ona izan bada (XXX euroko mozkin gordina), hurrengoa askoz hobea izango dela, eta horrela, mundu mailako 2. Potentzia ekonomikoa izatea finkatuko dugula. (Farmakoen Balantze honen aurrean, txalo-zaparrada batek egin du eztanda Iberdrola Dorreko Areto Obalean)

Oro har, Plandemiaren kudeaketari dagokionez, partaide guzti-guztiek ospatzen dute populazio ororen Menperakuntza eta Bezaketa lortzeko antolatu duten Planeta mailako Kanpaina. Berriro ere, horren adibide dugu Basque Cuontry, oraingoan ere bertoko TB eta Jaurlaritxaren laguntza estimagarriari esker. Hauek izan baitira bertsio bakarra azkeneraino bultzatu dutenak, negazionista eta terreplanista orori ahoa estali eta Farmazeutiken helburuetara adorez lerratu direnak.

Izan ere, banako orok jakin behar du, ezen gure bertsioa eta mundu-ikuskera dela balio duen bakarra. Ildo egoki eta zuzen bakarra. Eta horrela ikusten ez duenari, gogoa eta arima erauziko zaio.

 

  • Gai Ordenaren 2. Puntua Klima Aldaketaren managemanti buruzkoa da. Hots, Parke Eolikoen eta Eguzki Panelen instalakuntzaz eta horiei dagozkien terrenoen jabetzeaz. Oraingoan ere Basque Country jartzea dagoela eredutzat. Nola Iberduero&Petronor korporazioek arduratu diren Instalakuntzok (eta beroriei dagozkien Lurren kudeaketaz), oraingo honetan ere Jaurlaritxak Europako Funtsen kudeaketa bikainari esker (une honetan, Tapia anderearen lehen planoko irudia ageri da pantaila erraldoi batean).

Izan ere –iruzkindu du Klima Aldaketari buruzko Biden jaunaren eledunak-, enpresa txiki eta ertainak baztertzea baita lehentasunezko lehenbiziko helburua, txikia eta lekukoa de ororen suntsiketa sortzailea deituko zaiona; gure Korporazioek enbarazu barik lan egin dezaten.

Horrela ba, Klima Aldaketaren larritasuna kontuan hartuz, Zentral Nuklearren Programa birbultzatzea erabakitzen dute, azkenik, aho batez. Eta populazioaren garuna ideia horretara prestatu beharra. Hortaz, mezu hau transmititzea beraien Ohiko Desinformazio Agentziei.

“Balorazio hauen ondoren –iragarri du Bilkura Mahiko presidenteak-, 2030- Agendari ekitea dagokigu orain. Hasteko, hemendik hor behean dakusagun Casco Viejo deritzan horretara luzatuko dugu Periskopioaren begi finantzarioa, Bilboko Uri hauxe izanen baita, zehazki, Munduko Uri guztien eduru eta eredu”

Sarrera honen ostean, dagokion Finantza Buruak zehatz-mehatz azaltzen du plangintza finantzarioa: “Bada, Casco Viejo horretako Higiezinen monopolioa lortuko dugu ahalik arinen, Arrano Funtsa deritzan sistema azkarraren bidez. Lehenik, ingurua garbi uzteko, orain arte Ondasun Higiezinen inbertitzaile finantzario Txiki eta Ertainak  dauden lekutik egotziko ditugu, batipat txinatar eta pakistandar jatorrikoak.

“Zera esan nahi baita: hemendik aurrera gure Sistemaren etapa berri bati ekingo diogula, Reset Orokorra deituko duguna; hots, hala Ekonomia eta Industria eremua, nola Politiko Soziala oro har hartuko duen Reseta.

“Operazio horren helburua zehazki azalduta ageri da Karpeta-III horren letra txikian (partaide guztiak irekitzen dute beren karpeta). Hots, hemendik aurrera, 2030-Agendan programatuta dagoenaren arabera, gure Oligopolioen Sarea ezarriko da Mundu guztian, eta horien Eliteak gobernatuko du edozein Gobernuren gainetik. Sasoia da, honez gero, Ordenamendu arrazional bat ezartzeko Denen Onerako, alferrikako diru-xahuketak, bikoizturak eta zarrastelkeria oro ekiditeko (hemen txalo zaparrada ozenenak egiten du eztanda Iberdrola Dorre Gailurrean).”

Azkenez, maila lokaleko neurri hauek proposatu eta onartzen dira aho batez, Hiri guztietan burutuko denaren eredu:

  • Bilbon berton Termi-TAV eraikuntza terminal bat eraikitzea, hiri duin bati dagokion tamainakoa. Horrekin batera, jakina, TAV (Abiadura Handiko Trenaren) obrak azkartzea eta koordinatzea, negazionisten oztopoak eta traba guztiak gainditzeko, denen gainetik gainditzeko beste ertzain eta polizia aktibatuz.
  • Argindarraren prezioari eta tarifa igotzeari buruz, aho batez erabakitzen da, energia horniketaren krisi larria kontuan hartuz, Merkatu Libreak markatzen duen prezioari eustea; eta ontzat hartzen da, negazionisten protesta eta profestaren aitzi, egungo azpiegitura industriala mantentzea, alferrikako trantsizio aldiren premiarik ikusten ez delarik. Horrek zera esan nahi du, oinezkoon ikuspuntutik: elektrizitate tarifak erpinerantz igoko direla egun bateti bestera, Iberdrolaren negozio-puntak barne, haien mesederako eta paganoen kalterako.

Bilkura Gorenak ez dakusa Gai Ordenaren beste ezein puntu aztertu beharrik, eta horrela, Munduko Exekutibo guztiak beren karpetak tolestu eta aulkietatik jeiki dira kontentuz, Mahaiko presidenteak Congratulations ozen bat aldarrikatzen duelarik.

Anekdota txiki bat: Bilkura Nagusiko atsedenaldi batean, kafetxoa hartzen dagoela, Exekutibo Txit Goren batek, lekuko egunkariko ziztrin baten notizia marginal bati erreparatu dio: “A Coruñan, Wachamera deritzan tribu indigenaren talde bat lehorreratu berri da, bake asmoekin”

Aurpégi Zúrbilen Bilkurako Exekutibo Txit Gorenak bibotepeko irribarre bat marratu du, bere letagin zuriak erakutsiz.

Wachumera Wachumera Wachumera Wachumera Wachumera Wachumera Wachumera Wachumera
Wachumera

Gautegiz-Arteaga. Saiakeraegilea eta itzultzailea. Zamora-apaiz kartzelako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude