Urmael gaziegi hil bat, itsaso ohia

Putzu bare bat,
urmael gaziegi
hil bat
bezalakoa zait oroimena.

Bistaratu genuen
itsaso ohi hura
bezalakoa.
……………Gezalazko lautada
………………………….idorra,
………zuria
dena zuria
…….zuriEgia.

Negar egiten duenean
begiak gazi gorritzen,
mintzen,
dituen………urmael
…….zuriEgi
…….hil bat.

Ezerezaren antza duena.
Izkiriatu gabeko
orrialdea.
Zikindu gabeko
mihisea.

Putzu bare bat,
urmael gaziegi
hil bat.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude