Urduri nago


Urduri nago –

korrika

Kilometroetara baina zuzenean. Gasteizen, Erriberan eta Piriniotan. Gau, egunsenti eta arratsalde. Elurra, txingorra eta umore ona. 2 irrintzi, 11 abesti eta aldarrikapen bat. Zer du Korrikak hainbeste pertsona hainbeste hunkitzeko?  

antiguo korrika Urduri nago
Argazkia: Lide Ferreira

Aurten urduri nago, ez dizut gezurrik esango. Urtero bezala auzoan batuko gara Añorgatik datozenekin. Adi adi egongo gara hain bereizgarria den furgonetaren zain. Barkatu, ezin uka daitekeen meritua duten langile, bolondres eta antolatzaile horiek daramatzan furgonetaren zain (portzierto, furgonetan animatzaile lanetan joatea dut amets). Urrutitik denontzat ezagunak diren abestiak entzuten hasiko gara, urrutian badatozela ikusiko dugu, geroz eta gertuago daudela, furgoneta, lekukoa eta noski, euskaraz bizi nahi duen zoro kuadrila. Gure kaleetan zehar barneratuko da duela egun batzuk Gasteizen, Erriberan eta Piriniotan zehar zijoan Korrika. Aurten urduri nago, nire auzoan egingo direnak azken kilometroen artean daudelako. Urtero berezia bada une hori, Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, bertara iritsi eta dena amaitzear ari dela ikusteak are bereziago egingo du egunsentia. 

“Donostin ere euskararen alde” oihukatuko dugu. Askok hori ikusten ez badute ere, hor gaude. Eta egongo gara. Asko gara eta izango gara. 

Gantxoz, bi paretaz zein botez… ekin KORRIKAri!

Urduri nago

ZUZEUko erredakzio kide

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude