Urbanitak

Urbanitak –

Kuadrillan maiz hitz egin izan dugu espainiar estatuko hiri handiak gure herrietako artaburu astunenak eramateko ONG-ak direla. Eta haiei eskertuta gaudela, baten bat gure artean gelditzen bada ere, tontakeria guzti hori urrun daukagulako. Eta hara! Lagun batek hurrengo egunean kasualitatez Gabriel Arestiren poema honekin egin zuen topo. Oso aktuala eta gainera, Oskorrik musikatuta. Disfrutatu!

MALDIZIO BETIKOA

– G. Aresti eta N. Felipe –

Zuei,

Barcelonako euskaldun

unibersidade-mutilok,

egian dioxuet,

zuen artetik batek

baldin eta esplotacen badu,

hemendik hamar edo hiru urtera,

beraren anaia

obrero

edo kontadorea,

hori

zuen arteko

hori,

nire maldiziorik borobilenarekin

hornituko dudala,

sipula-sipulorum,

mundu honetako

puta

semerik

semeena

bezala.

 

Urbanitak

ZUZEUko erredakzioko kide

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude