Unibertsitate atarian

Unibertsitateko atarian, oraindik kafe zaporea ahoan, jendearen azken zigarroei begira.
Eta lurrean ez dago deus.
Amaitutako zigarroak.
Paper zati bat.
Hautsa.
Baldosa bera.
Deus.
Eta zeruan aireportura bidean doan hegazkina.
Hodeiak.
Urdin kolorea udaberriari deika.
Haizea, baina ez da ikusten.
Aireportura bidean doan hegazkina.
Nondik ote dator bada hegazkin hori?
Gauza ziztrinetan pentsatzen.
Unibertsitateko atarian, oraindik kafe zaporea ahoan, jendearen azken zigarroei begira.

Ekaitza bainuontzi batean