Umeen agresibotasunaren kudeaketa eta beste horrenbeste

Umeen agresibotasunaren kudeaketa eta beste horrenbeste – 

Nire loretxo maitea, ura behar duzunez ura botako dizut, lehen, orain eta gero, jarraian, neurri gabe: behar duzulako ez zaizu inoiz urik faltako, zin dagizut. Lorea ito dut. Ene ama.

Neurria eta egokitasuna. Egokitasuna: izatez diren baldintzak aintzat hartuz horien arabera era egokian beharrezkoak diren ekintzak burutzea. Izatez diren baldintzak ezagutzeko jakintza arloetara jo behar dugu.

Izenburura bueltatuz: zenbateko agresibotasuna pairatzen dute gaur eguneko umeek eguneroko hartu emanetan? Ziurtzat ditugun edo izan beharko genituen hainbat leku ez dirudite jada ziurrak hainbat eta hainbat umeentzat ( eta beste horren beste gizakientzat) eta oraingoan eskoletako testu inguruetara mugatuko gara. Ziurtasuna ere erlatiboa denez gauza konkretuak aipatuko ditugu: zenbatetan irteteen dira gure txikiak eskolatik atximurrekin, arropa apurtuarekin, odolarekin edo hainbat beltzune eta beste horrenbete gauzekin?

Istripuak gertatzen dira eta onartzen ditugu, eta ez gara ez istripuen ziurgabetasunaren inguruan ari, baizik eta beraien arteko agresibotasunaren inguruan. Bai hori da, egunak joan egunak etorri 5 urteko umeen arteko eskola inguruko elkar jotzearen inguruan ari naiz. Eta gehien arduratzen nauenak nagusien agresibotasun horren kudeaketa da.

Psikearen ezagutza aldetik ez da gauza berririk aipatzen berriro gogorarazten denean ulermenaren gaitasuna progresiboki garatzen doala kortex prefrontala eta honen konexioak garatzen diren neurrian eta hau nerabezaro inguru-arte gutxienez garatzen ari da. Eta horrek zer eragin du agresibotasunaren inguruan?

Agresibotasunaren bulkadaren erregaia amigdalan aurkitzen da eta honek kortex prefrontala guztiz blokeatzen du. Saiatu al zara inoiz agresiboki ari den norbaitekin arrazionalki eztabaidatzen? Aditzaren denboran dago gakoa. Hau da: agresibo ari den horrekin ez dago arrazoinamendurik eta horrek neurozientziek eta izatez dugun zentzuduntasunaren bidez uler dezakegu. Zentzuduntasunak laguntzen ez bagaitu zientzia aukera egokia da.

Bestetik, filogenetikoki umeen ulermen gaitasuna ebolutiboki definituta dago. Beste galderatxo bat: Saiatu al zara inoiz 5 urteko umeekin Hegel en Fenomenologia irakurtzen? Hemen zentzuduntasuna nabaria izango da ezetza biribila izango delako erantzuna.

Enpatia. Besteen lekuan jartzeko dohaina. Ez da musutruk. Izatez landu beharrekoa da ere. Eta hau norberak egiten dituenak norberak pairatzen dituenean ere lantzen da.

Agresibotasuna indarraren bitartez beharrezkoa ez den mina eragiten digunak. Agresibotasunean eroso ibili ohi den umeak berriro ume bat jo du. Oraingoan irakaslearen aurrean. Irakaslea aurretik agresibotasunean eroso dagoen ume honen agresibotasuna kudeatzeko jotzailea eta jo izan dena bakoitza esku bakoitzetik helduak zituen. Beraiekin hitz egiten ari zen. Bata negarrez zegoen. Bestea irribarretsu. Irakaslea biei hitz egiten ari zitzaien. Negarrez ari zenari ere beldurraren beldurrez amigdala aktibatu zaio (berari eta gutako edozeini) eta horren ondorio zuzena ulertzeko gaitasuna kaltetzea izanda honek gutxi uler zezakeen. Honek ziurtasuna eta maitasuna behar du. Eta joka ari dena gertu izateak ez du ziurtasunik ematen ez. Buelta gaitezen egoerara: irakaslea bi umeei hitz egiten ari da kolpatua negarrez ari denari eta erasotzaileari eta bat-batean irribarretsu erasotzaileak Zidanen antzera bere bekokiarekin negarrez ari zen umea berriro kolpatu du. Eta hemen nire barruetatik nik ama bezala egin izan dudana enpatia lantzeko aukera bezala ikusten dut: jo duenari era berean jotzea, baina tira ama bertan ez dagoenez ez omen dagokio irakasleari ama lanetan ibiltzea, alegia.

Eta loreak ito dira. Irakaslearen azalpenak berriro jotzeko aukera eman dio agresibo zebilenari. Eta negarrez dagoena? Nork zainduko ditu negarrez daudenak?

Uraren neurrian dago koxka. Agresibo dabilenari koarentenean jarri behar zaio. Batetik: besteei minik ez egiteko, besteen eredu ez bilakatzeko eta berak agresiboizateari uzteko. Koarentenean? Ez dauka jakiekin zer ikusirik. Harremantzea gauz ederra izan daiteke eta da ondo harremantzen direnentzat. Mina eragiten dutenak ondorio negatibo eraginkorrak pairatu behar dituzte harremantzen ikasteko. Agresibotasuna pil-pilean dagoenean azalpenek ez dute lekurik: ez. Agresibotasuna joana denean azalpenak dute lekua eta beharra. Loreak lurra lehorra dutenean ura behar dute. Ur gehiegi dutenean ez. Joka ari den umeak ondorio negatiboak bizi behar dituzte. Ez zaitezte beldurtu hori irakurtzean. Fisiologikoki gure gorputza dinamika horretan fundamentatua dago: orkatila bihurritzen dudanean jasaten dudan mina geldi egotera behartzen nau hezurrik ez apurtzeko. Ondorio negatiboak ekiditeko dinamikan ari naiz.

Hortaz, umea agresibotasunean murgilduta dagoenean besteekin harremandu ezin denez mantendu besteengatik urrun lasaitu arte. Aldendu. Eta gehiegizko bada agresibotasuna, adibidez, kalean gaudenean eraman ditzagun etxera lasaitzera eta edango ditugu ardoak edo garagardoak edo poleo-mentak beranduago. Edo ez dezagun ezer edan. Baina agresibo dagoena urrun mantendu, mesedez. Eta bereziki eskolan. Eta hitz egin. Bai, noski. Gero lasai dagoenean hitz egiteko denbora izango dezute bereziki orduan izango duelako umeak neuroanatomikoki gu entzuteko eta ulertzeko gaitasuna.

Ea ba, enpatia garatzen, denon artean itotzeko ez bezala ureztatzen ditugun etorkizuneko helduak.

Umeen agresibotasunaren kudeaketa eta beste horrenbeste

EHUn Psikologiako fakultateko irakasle. "Jende guzti hori. Zer egiten ari da? Zertan ari da pentsatzen? Denok hilko gara, a zelako zirkoa! Hori jakitea aski litzake elkar maitatzeko, baina ez. Arinkeriek beldurtu eta zapaltzen gaituzte, ezerezak irensten gaitu". Charles Bukowski

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude