Ukitu dezaket?

Ez dut arropa kenduko lotsa ematen didalako besteek nire gorputza ikustea. Ezta pentsatu ere. Ez naiz biluztuko. Berdin zait esaten didatena, berdin zait normala edo anormala izatea. Edota subnormala. Ez dut nahi, eta kitto. Nahikoa izan beharko litzateke guzti-guztiek nire erabakia errespetatzeko. Baina gaizki esaka hasi dira.

Beste guztiek arropa kenduko dute, badakit. Orduan ni izango naiz arraro bakarra, guztiek tratatuko naute gaizki, gaixotasunen bat banu bezala. Ni izango naiz marjinatu bakarra nire gorputz-atalek beldur eszenikoa gainditu ez izanagatik. Aizue, nik ez dut errurik ez badute mundua ezagutu nahi!

Denek kendu dute arropa dagoeneko. So egin diet, kontu handiz. Baina konturatu dira. Gorritu dira hasieran, baina orain pozik daudela dirudi; gustura sentitzen dira. Irribarre egiten dute, eta bromak egiten dizkiete elkarri. Nik ez dut tutik ere ulertzen. Baina joe! Nik ere ulertu nahi diet.

Benga, nik ere kenduko dut arropa, ez dut zer galtzerik! Ausarta izan behar dut, unea iritsi da azkenean.

Ondokoa begira jarri zait, eta ni ere begira jarri natzaio. Pixka bat haserretu naiz. Disimula zezakeen… Baina orduan ulertu dut! Eta zera esan diot:

– Hara, nik zurearen antzekoa daukat! Ukitu dezaket?

HITZ ARTEAN GALDUTA - Banago, beraz, existitzen naiz...